Mugarik Gabek, bizitzan zehar, aldizka eta unean une laguntzen gaituen oinarri sozial bat dauka. Horrela izanda, zergatik ez laguntza hori gehiago luzatu?
Testamentu bidez Mugarik Gaberi legatu bat egin nahi badiozu, aurrez:
- Konfiantzazko pertsona batekin testamentua egiteko nahiaz eta bertan agertu beharrekoez hitz egin ezazu, betiere oinordekoen eskubideak errespetatuta.
- Webgunean lanean jarraitzen laguntzeko jarduerak eta proiektuak aurkituko dituzu. Egiten dugun lanari buruz zuzenean galde diezagukezu, eta testamentuan sartu behar den informazio legal guztia emango dizugu, izen legal osoa, helbidea, eratze datuak, IFK, etab.
- Testamentu ireki bat egitea gomendatzen dugu, hala ere, abokatua edo notarioa, testamentua idazteko garaian egon daitezkeen xehetasun garrantzitsuen aurrean, edozein zalantza argitzen lagundu eta gidari izan daiteke. Horrela, ongi betetzea ziurtatzen dugu Azken Nahiaren araberako Ekintzen Erregistro Orokorraren bidez testamentua egin eta jakinarazpenik badela egiaztatu behar denerako. Edozein modutan, egokia da familiak, bikoteak edo konfiantzazko norbaitek testamentuaren kopia izatea.
- Komenigarria da, era berean, Mugarik Gaberentzako legatu solidario baten bidez zure testamentuan sartu gaituzula jakinaraztea. Ez da ezinbestekoa momentu horretan legatutakoa zer den edo horren zenbatekoa zein den adieraztea. Informazio hori eman nahi baldin bada, etorkizuneko lanak antolatzen lagunduko digu.
Edozein zalantzatarako jarri gurekin harremanetan.