Ezkerreko antolakunde asanbleario, feminista, ekologista, internazionalista, solidarioa eta horizontala gara. Garapenerako Lankidetzako Gobernuz Kanpoko euskal Erakundea, 1987an sortua eta Herri-onurakotzat aitortua.
Herri eta pertsona guztiok eskubide berdinak ditugula sinistuta gaude, eta horrek mugitzen gaitu. Indarrean dagoen garapen eredu neoliberal eta patriarkalarekin kritiko gara; eredu horrek gehiengoaren ezberdintzea, eskubide urratzea eta menperatzearen bitartez gutxi batzuk aberastu eta pribilegiatzen dituela salatzen dugu.
Bidezko mundu bat lortzen lagunduko diguten alternatibak zabaldu, sustatu eta esperimentatzen ditugu; bizitza erdigunean jarri eta herrientzat zein emakume eta gizonentzat justuagoa izango den mundua eta, era berean, etorkizuneko belaunaldientzako jasangarria izango dena. Gure herriko kolektibo eta gizarte-mugimendu askatzaileekin eraikitako alternatibak bai eta Latinoamerikako kolektiboekin sortuak, zeinetatik etengabe ikasten dugun, besteak beste, mugimendu indigenatik, nekazari eta feministetatik.
Harremanak izateko eta boterea erabiltzeko dugun eredua berrikusten dugu, gure lankideekin, beste eragileekin nahiz lan egiten dugun beste herrialdeetan kide ditugunekin; gure helburuak lortzeko boterea besteekin banatzen dugula ziurtatzeko eta ez besteengan boterea erabiltzen dugula.