Gure jardunaren ardatzak hauek dira: errealitatearen ezagutza sustatu eta gure garapen eredua zalantza jarri, horren azterketa kritikoa eta pertsona nahiz herrien arteko egungo ezberdintasunak zerk eragiten dituen ulertzea, era berean, ingurunearekin harremana izateko dugun modua zalantzan jartzea.
Injustiziak salatzearekin soilik konformatzen ez den hezkuntza, eredu horrentzako alternatibak ere bultzatzen dituena. Gure rola zein den ikusi, gure erantzukizuna eta aldaketa pertsonal eta kolektibo baten bidez eraldatzeko aukerak aztertu, horrek ahalduntze pertsonal bat ekarri behar du, pertsona politikoki aktiboak lortzeko.
Horretarako guztirako, ezinbestekoa da luzerako lan jardun bat, aldaketa benetan eraldatzaileak lortzeko jarduera kolektiboa.