Tailerra: Zaintzak erdigunean jarriko dituzten lan eta aktibismo ereduak
Nola egin aurrera aktibismo iraunkor eta feminista batean? Nola bultzatu lan-eredu arduratsuagoak? Zatoz tailerrera eta proposamen hau eraikitzen jarraituko dugu!! Datorren otsailaren 16an Gasteizen!
“Indarkeria matxisten aurkako memoria lekuak” argitalpena
Dokumentu honekin beste urrats txiki bat eman nahi dugu memoria indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko tresna handia den ustean. Ekarpen bat da mundu osoan zehar hainbat kolektibo egiten ari diren ahaleginari, memoria-prozesuen bidez emakumeok modu sistematikoan pairatzen dugun indarkeriari aurre egiten diotenak.
Kolonbiako Gizarte Protestaren Bermeen eta Inpunitatearen Kontrako Nazioarteko Behaketa Misioaren azken txostena
Uztailean zehar Giza Eskubideen alde aritzen garen nazioarteko hainbat eragile SOS COLOMBIA misioan parte hartzeko elkartu ginen Kolonbian. Txostena bukaturik, erabil ezazue berau, bertan salatzen eta jasotzen diren eskubide urraketak; erailketak, baiketak, jazarpenak, desagerpenak, bortxaketak, torturak... berriz gerta ez daitezen Kolonbian ezta munduko beste edozein tokitan.
Beste urrats bat herri komunikazio indigena alternatiboan
Abya Yalaren komunikazio indigena komunitarioko prozesuekiko konpromiso handia eta agenda komuna izanik, arrakastaz amaitu zen azaroaren 30etik abenduaren 4ra Cochabamba eta La Paz hirietan (Bolivia) egindako Komunitate Indigenaren Komunikazio Kontinentalaren Topaketa.
EH Kapitalari planto! Plataformak Black Friday-ari planto egiten dio
Euskal Herria Kapitalari Planto!, EHko eragile sozial eta sindikal ugarik osatutako plataformak, BlackFriday-ari planto egiteko deialdia zabaldu du "BlackFriday, yo me planto. Egin dezagun planto! lelopean.
III. Topaketa publikoa – aisialdia eta kontsumo arduratsua
Urteroko Saretuz sarearen topaketak Donostian, oraingo honetan aisialdi eta kontsumo arduratsuaren inguruan
Zirrikitu batetik oihukatzen duten ahotsak
2010eko martxoaren 4 eta 5ean, Guatemalan, Kontzientzia Auzitegi batek isiltasuna hautsi eta gatazka armatuan sexu-indarkeriatik biziraun zuten emakumeen egia argitara atera zuen. Gatazka armatua izan eta 14 urtera. Gatazka Armatuan [...]
Denbora agortzen ari zaigu. Justizia Klimatikoa orain!
Mundu osoko agintariek bilera egin dute aste honetan Glasgowko goi-bileran (COP26), pairatzen ari garen krisi klimatiko, ekologiko eta sozialaren trantsizioa diseinatzeko. Euskal agintariak ere bide beretik doaz, horregatik larunbat honetan, honako lelo honenpean mobilizatuko gara: "Ez DAGO DENBORA", "JUSTIZIA KLIMATIKOA ORAIN"
Estatu Plurinazionalak eraikitzeko erronkak Nazioarteko 6. Topaketako adierazpena
Egun hauetan "Estatu Plurinazionalak eraikitzeko erronkak Nazioarteko 6. Topaketan" parte hartu dugu. Bat gatoz Topaketaren emaitza izan den Adierazpena eta partekatu nahi dizuegu.
ASKE ETA BIZIRIK NAHI GAITUGU
Indarkeria digitala, unibertsitateko sexu indarkeria, indarkeria sinbolikoa eta horien aurka borrokatzeko estrategiak ezagutu nahi badituzu, apuntatu urriak 13, 14 egongo diren Gazterian indarkeria sexistari buruzko jardunaldietara.