Loading...
Hasiera2021-10-13T13:08:56+02:00

Enpresa transnazionalak eta Ekonomia, gizarte, kultura eta ingurumen eskubideak. Guatemalako kasua

12/12/2019|

Enpresa multinazionalei eta ekonomia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-eskubideei buruzko argitalpen berria dugu webgunean, Guatemalan zentratua. Nazioz gaindiko enpresek eskubide horiek baliatzearen aurrean duten erantzukizunaz hitz egitea harreman oso gatazkatsuari buruz hitz egitea da. Artikulu honetan maitasun idilio honen aktore nagusiak ezagutu eta aitortuko ditugu.

Babes Integral Feminista: Zaintza ekintza politiko gisa

29/11/2019|

Hurrengo Abenduak 4, asteazkena, 18:30ean SORGINENEAn (Gasteiz) - Angélica Naranjo Quiceno (Coorporación para la Vida Mujeres que Crean - MqC, Colombia)- Roseli Finscue Chavaco (Consejo Regional Indígena del Cauca - CRIC, Colombia) eta - Leire Lasa Fernándezek "Babes Integral Feminista Giza Eskubideen Defendatzaileentzat" ri buruz hitz egingo digute.

Emakumeen eskubideak ez dira negoziagarriak

25/11/2019|

Hobeto gaudela saldu nahi digute. Baina klase politikoaren isiltasun minutu sinbolikoak gainditzeko asko dago egiteke. Indarkeria matxista eta desberdintasunaren aurkako borroka eta ikuspuntu feminista duten kalitatezko baliabide eta neurriak zehatzeko garaia da. Horregatik eta askoz gehiagogatik ere, gaur azaroak 25, Mugarik Gabetik animatzen zaituztegu kaleetan berriro elkar ikustera.

Emakumeak Bakea Eraikitzen: Justizia Feminista baterako bideak ehunduz

22/11/2019|

Hurrengo Azaroak 28, Kolonbiako eta Euskal Herriko experientziatik abiatuz, emakumeok bakea eraikitzeko prozesuetan hartzen dugun tokia, egirako zein erreparaziorako eskubidea justizia feminista baterako ezinbesteko urrats gisa aztertuko ditugu

Estatu kolpea Bolivian: hiltzen ari gaituzte

19/11/2019|

Evo Moralesek Boliviako Presidentetzari uko egin ondoren, odol-isurketa saihesteko eta poliziak eta armadak herriaren defentsarako agindu konstituzionala bete dezaten, Jeanine Áñez jarduneko presidente berriak dekretu bat sinatu zuen Indar Armatuak protestetan egindako jarduketengatik erantzukizun penal orotatik salbuesteko. Gaur egun, 20 pertsona baino gehiago hil ditu FFAAk suzko armekin. Hiltzeko lizentziadun estatu kolpea da.

Bolivia jokaleku neoliberalean

08/11/2019|

Ondo eginikoak eta hobetu beharrekoak kontuan hartuta, Bolivia, nolabait ere, uharte bat da neoliberalismoa berrezartzen ari diren garai honetan LatinoAmerikan. Evo Moralesen gobernualdian egindako aldaketa handiei esker, nabarmen hobetu da hango herritarren bizitza, eta, nolabait, aldaketa horiek ispilu bat dira, egunez egun neoliberalismoaren porrota islatzen dutenak.

“Gasteizko Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileen topaketa” emakumeon artean korapiloak eraikitzen

15/10/2019|

Datorren urriaren 20an Gasteizko emakumeen etxean, Sorginenean, goizeko 9.30etatik aurrera Gasteizko Zaintza Sareak (hainbat elkarateen sarea dena), Zentzuz Kontsumitu-k eta Mundubat-ek sustatutako etxeko lanak eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeen topaketa garatuko da.

Erantzukidetasuna eta pertsonen zentralitatea apustu feminista koherenteagoa lortzeko

13/10/2019|

Datorren urriaren 15ean denBBora Sarearen V. jardunaldietan hartuko dugu parte. Oraingoan, gaia honakoa izango da: “Aparteko enpresa erantzunkideak”. Mugarik Gabek, Sarea osatzen duten beste entitate batzuekin batera, mahai-inguru batean parte hartuko du, azaltzeko erantzukizunak eta pertsonen zentralitateak funtsezko aldaketak sortzen dituztela langile eta entitateengan.

Go to Top