Loading...
Hasiera2021-10-13T13:08:56+02:00

Latinoamerika 2019, errepaso bat

04/02/2020|

2019an Latinoamerikaren errepasoa egiten saiatuko gara. Iruditzen zaigulako eman beharreko hurrengo urratsak definitzeko eta jarraitu beharreko estrategiak finkatzeko, beti egokia dela iragan hurbila berrikustea. Horrek hobeto kokatzen gaitu hainbat eragile, subjektu politiko, ekonomiko eta sozialekin eta horiek eta guk Latinoamerikan jarduten dugun testuinguruekin.

Urtarrilaren 30ean greba orokorra. Aldaketa sozialerako subiranotasuna.

28/01/2020|

Egungo eredu ekonomiko eta soziala jasanezina dela gero eta nabarmenagoa den errealitatea da. Hori dela eta, Eskubide Sozialen Gutuna osatzen duten erakundeek urtarrilaren 30eko greba orokorrera deitu dute, "Arrazoiak soberan daude" lelopean, "Enplegu, pentsio eta bizitza duin baten alde".

Oparitu nahi duzu? Denbora oparitu!

17/12/2019|

“TipiTapa Bagoaz: Bizitza Iraunkorrietarantz” kanpainak Gabon desberdin baten alde egiten du, behintzat ez hain kontsumista. Horregatik Bilboko kaleetara aterako da abenduaren 19an, osteguna, herritarrei gogorarazteko badagoela beste modu bat data hauek planteatzeko, gero eta gehiago kontsumo konpultsiboari loturik daudenak. Etorri Abenduaren 19an, Kale Nagusiko El Corte Ingleseko ondoko espaloian. goizeko 11:00 etan

Bolivia eta isiltasun hautsiak

13/12/2019|

Isiltasuna Bolivian instalatzen da, eta egunetik egunera zeharkaezinagoa egiten da. Teorian, jendeak hitz egiten du, eta komunikabideek kalean eta bulegoetan, landetan eta hirian gertatzen dena kontatzen jarraitzen dute, baina isiltasuna handitu egiten da, herrialde osoa zeharkatzen duen eta isiltzen duen zerbait likatsu bihurtzeraino.

Enpresa transnazionalak eta Ekonomia, gizarte, kultura eta ingurumen eskubideak. Guatemalako kasua

12/12/2019|

Enpresa multinazionalei eta ekonomia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-eskubideei buruzko argitalpen berria dugu webgunean, Guatemalan zentratua. Nazioz gaindiko enpresek eskubide horiek baliatzearen aurrean duten erantzukizunaz hitz egitea harreman oso gatazkatsuari buruz hitz egitea da. Artikulu honetan maitasun idilio honen aktore nagusiak ezagutu eta aitortuko ditugu.

Babes Integral Feminista: Zaintza ekintza politiko gisa

29/11/2019|

Hurrengo Abenduak 4, asteazkena, 18:30ean SORGINENEAn (Gasteiz) - Angélica Naranjo Quiceno (Coorporación para la Vida Mujeres que Crean - MqC, Colombia)- Roseli Finscue Chavaco (Consejo Regional Indígena del Cauca - CRIC, Colombia) eta - Leire Lasa Fernándezek "Babes Integral Feminista Giza Eskubideen Defendatzaileentzat" ri buruz hitz egingo digute.

Go to Top