Elkartasuna deskonfinatu eta globalizatzea: COVID-19aren krisialditik modu bidezko eta inklusiboan atera gaitezen

2020-04-09T12:50:13+02:0009/04/2020|

Euskal GGKEen Koordinakundeak uste du koronabirusa Euskal Herrira iristean, aste gutxi barru, eredu ekonomiko eta sozial baten hauskortasuna pairatu dugula, eta horren ondorioz, gure etxeetan konfinatu behar izan dugula, mugikortasunari uko egin behar izan diogula, lan-eredua birpentsatu behar izan dugula eta ekoizpen-kateak eta gure elikadura berrikusi behar izan ditugula.

MUGARIK GABEK, Antioquiako (Kolonbia) giza eskubideen defendatzaile bat laguntzen du Babeserako Euskal Programaren barnean

2020-04-03T21:16:14+02:0003/04/2020|

Herrialdean bizitzaren eta justizia sozialaren alde egindako jarduerengatik beren bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan jartzen duten giza eskubideen defendatzaileei babesa ematea da programaren xedea, eta horretarako Euskadin sei hilabeteko harrera-egonaldia eskaintzen zaie. MUGARIK GABEK, Antioquiako (Kolonbia) giza eskubideen defendatzaile bat laguntzen du Babeserako Euskal Programaren barnean

Hemen dago Errenta Aitorpena eta … ERAGOZPEN FISKALA

2020-04-02T13:51:24+02:0002/04/2020|

Apirilean gaude jada, eta nahiz eta konfinatuta egon, gauza batzuek bere bidea jarraitzen dute, hala nola Errentaren Aitorpena. Horregatik azaltzen dizugu nola egin eragozpen fiskala, hau da, sozialki bidegabeak eta/edo kaltegarriak iruditzen zaizkigun partidak finantzatzen laguntzeari uko egitea, kopuru hori izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatiben eraikuntzan lan egingo duten beste herri-ekimen batzuetara bideratzeko.

Koronabirusa, gizartea eta elkartasuna

2020-03-23T17:05:12+01:0023/03/2020|

Ados, zilborrari asko begiratzeko egunak dira, gure gertuko jendeaz kezkatzeko, gure familiez. Baina atzo arte munduan bidegabe gertatzen zena eta gaur egun ere hor dirauena ezabatu ezin duten egunak ere badira, nahiz eta informazio konstante eta monotematikoak koronavirusaz haratago ezer ez dagoela pentsatzera garamatzan.

Brasil, beste genozidioak

2020-02-20T15:42:27+01:0020/02/2020|

Jair Bolsonaro ultraeskuindarrak urtebete agintean eman ondoren, Brasilgo eta munduko Amazoniak heriotza hirukote bat biltzen dute (genozidioa, etnozidioa eta ekozidioa), "Planetaren birika berdea" deritzonean kontzentrazio handia duena. Eta horrek guztiak merkatu ekonomia kaltetzen ez duen bitartean elite politiko eta ekonomikoek beste alde batera begiratzen jarraituko dute.

Go to Top