Estatuak indarkeria matxisten biktimei erreparazioa emateko eskubidea bermatu behar du.
Urriaren 22an eta 23an Memoria Eraikiz jardunaldiak egin ziren, Mugarik Gabe erakundeak antolatuta. Luz Maceirak memoria kolektiboa eraikitzeko beharra aldarrikatu zuen, beharrezko erreparazioa eta justizia soziala emateko, eta María Naredo abokatuak erakundeek ere erreparazioa emateko betebeharra dutela adierazi zuen