Elkartasuna da erantzuna
Mundu mailako pandemiak urte bat betetzen duenean, Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak Urtebeteko pandemiaren eragina euskal lankidetza lanean ari den herrialde kalteberetan izeneko txostena prestatu du. Bertan, larrialdi-egoerak herrialde pobretuetan izan dituen ondorioen balantzea egin dute, orobat erreparatuz ondorio horiei aurre egiteko Euskaditik elkartasunez emandako erantzunari eta garapenerako GKE-ek (GGKE) egindako lanari