Tipi Tapa Guatemalan
Inoiz baino beharrezkoa da eraldaketa sozialaren alde egiten dugun erakunde eta mugimendu sozialak elkartu eta Bizitza erdigunean jartzen duen sistema bat aldarrikatzea eta martxan jartzea.
Inoiz baino beharrezkoa da eraldaketa sozialaren alde egiten dugun erakunde eta mugimendu sozialak elkartu eta Bizitza erdigunean jartzen duen sistema bat aldarrikatzea eta martxan jartzea.
Duela sei hilabete igerikulara salto egiten genuen. Esaten genuen beldurra eta errespetua geniola komunikazio kritikoa egiteari. Baina hilabteak pasa dira eta emaitza hemen duzue. Tantaka zuek zaretelako, MILA ESKER! ?♥️
Lurr Ikara kabareta galdera sozialen inguruko ekintza kolektiboa da, Baldosa Flotanteren musika zuzenean izango duen ikuskizuna. Antzerki-foro bat da, eszena bat beste eszena askorekin, egoeraren azterketa, hori guztia eta askoz gehiago da. Etorri Basaurira!
Gizartea eta planeta, euren osotasunean, inoiz ez bezalako desberdintasunera, autoritarismora eta egoera jasangaitzera bideratzen ditu kapitalismoak. Guztia da merkataritzarako bideragarria; dena izan daiteke negozio ona: hezkuntza, osasuna, ura, energia, lurra, zaintza, erosketa publikoa...
Maiatzaren 26ko hauteskundeetan aukera berri bat dugu hurbilago ditugun politiken norantza zehazteko, gugan eragin handiena dituenak, hain zuzen ere, politika europarrak ezin ahaztuz.
Non daude etxeko langileak eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeak? Atsedenik gabe lanean dabiltza, lan egoera txarrean, bortitzean eta ezegonkorrean, eskubiderik gabe, ikusezintasunean, migratu egin dutenak biziraunteko eta beste bizitza batzuei eusteko, haien jaioterrietan eta gure gizartean. Zaintzaren bitartez bizitzari eusten diote. Baina haien visita, nork eusten du?
Duela denbora bat azaldu genuen, aurki lana egina izango genuela eta laster liburu dendetan egongo zela. Bada, egina dago eta, orain, irakurtzeko, berrikusteko nahiz kritikak egiteko erabakia zeuena da. Gustatuko zaizue edo ez, baina hausnarketa beharrezkoa iruditzen zitzaigun.
Larunbat honetan, maiatzak 4, Lur-Ikara kabaretaren ikuskizuna eta aldarrikapen eta kritika soziala Hernanin, Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko erakundearen, Bihotzerre ta Pantzart antzerki taldeen eskutik. 13:00 etan Hernaniko Plaza Berrian (Atsegindegin euria egingo balu)
Zoramen hori guztia geratu eta bizitzak erdigunean jartzeko garaiz gabiltza… «kontsumitu eta isildu» pentsamendu bakarraren eta hazkunde infinituaren aurrean, fandangoaren bueltarako modu asko existitzen dira. Etorri kurtsora!
Gerra Gizadiaren kontrako krimena da. Mundu justu bat eraikitzeak eskatu [...]