Mugarik gabek, orain dela 25 urtetatik, Las Dignas antolakundea laguntzen du, genero diskriminazioa ikusarazteko lan egiten duen erakunde politiko feminista; emakumeen antolaketa prozesuak lagundu eta indartzen ditu, harreman horietan aldaketak gerta daitezen eta emakumeen menpekotasunean eragina izango duten aukerak sortzeko, bai eta politika publikoetan eragiteko ere.
LAS DIGNASen lan ildoak hauek dira: Eragina, presioa eta mobilizazio politikoa; Ikerketa eta Formakuntza emakumeen kontzientzia kritikoa indartzeko; komunikazioa eta dibulgazioa iritzi publikoa sortzeko; aholkularitza emakumeen erabakiak indartzeko, zapalkuntza egoerak gainditu eta arreta egokiagoa eskatzeko, eta antolakuntzaren indartzea emakumeen taldeak laguntzeko, talde horiekin akordioak egingo dira euren eskaera, interes eta proposamenen baitan.
Ekimen horiek guztia sexu eta ugalketa eskubideak emakumeen gorputzaren autonomian oinarrituta, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borroka, lanaren sexu-banaketa eta jendarteratze sexisten prozesuen baitan lantzen dira, horiek baitira emakume eta gizonen arteko ezberdintasunen oinarriak.
Beste alde batetik, Herri Garapenerako Colectiva Feminista taldearekin batera lan egiten dugu. Antolakunde feminista hori 2004. urtean jaio zen emakumearen menperatze eta diskriminazioa errotik ezabatzeko helburuarekin; horretarako, emakumeen mugimendua subjektu politiko bezala eraikitzea oinarrizko ardatz dute, emakumeen errealitate zehatzetatik eta egunerokotasunetik, beraien testuinguru lokaletik, euren behar, arazo eta gaitasunak kontuan hartuta.
Euren ekintza ildoak honako hauek dira: sexu eta ugalketa eskubideak, emakumeen aurkako indarkeriatik libre dagoen bizitza sustatzea, emakumeen ahalduntzea eta autonomia ekonomikoa, giza eskubideen defendatzaileei babes osoa, ingurugiro justizia, parte hartze herritarra eta berdintasunerako politika, udalgintza eta gobernagarritasun demokratikoa.