Bizitzaren jasangarritasunaz hitz egiteak, bizipozez bizitzea merezi duen bizitza zein den eta hori posible nola egiten dugun galdetzea dakar.
Bizitza erdigunean jartzeak sistemaren eraldaketa erradikala esan nahi du. Ikuspegi horrek, beraz, pertsonak eta planeta ekintzaren erdigunean jarriko dituen jendarte antolakunde berri bat behar du. Bizitza suntsitzen duen sistema baten aurrean, Bizitza Jasangarrietara joko duen sistema bat elkarrekin eraiki nahi dugu, beste pertsona eta kolektibo batzuekin.
Horretarako, jendarte baten lehentasunezko interesak bilatzen, eztabaidatzen eta zalantzan jartzen ditugu (zer behar dugu bizitza duin bat izateko eta ingurugiroa errespetatzeko?); lan prozesuak berreskuratzen, bizitzaren zaintzaren erantzukizuna zalantzan jartzen, genero harremanetan eta egoera ez bidezkoak saihesteko boterean arreta jartzen dugu, ondorioz, lan, kontsumo eta aisialdi denborak biztanleriaren sektoreetan nola egituratzen diren aztertzen dugu.
Nola egiten dugu posible? Beste kolektibo batzuekin sarean lan eginda:
Saretuz, Kontsumo Arduratsua Donostian sustatzen duen ekimena da. Antolakunde eta kolektibo asko gara, era batera edo bestera, hirian gai hori sustatzen dugunak, eta koordinatzea beharrezkoa da, elkarrekin eta sarean lan egitea.
Irakurri gehiago hemen.
Badira 10 urte baino gehiago, prozesu bat martxan jarri zutela, horren helburu nagusia Vitoria-Gasteiz hiri erreferente bihurtzea zen, Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailean oinarritutako Ekonomia Sozialeko ereduan erreferente, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duen eredua. Horretarako, hiru gai ditugu ardatz: Elikadura burujabetza, Erosketa Arduratsua eta Zaintzen Kate Orokorra.
Irakurri gehiago hemen
Kolektibo askotatik gatozen antolakundeen talde bat gara, jendarte mugimendu, GGKE, sare edo sindikatuetatik, eta egungo garapen ereduari alternatibak bilatzea behar beharrezkoa dela uste dugu. Eredu sozial justu, jasangarri eta bidezko batetara jotzea proposatzen dugu, bizitza erdigunean jarriko duenera. Horretarako sarean egiten dugu lan lau gai ardatza hartuta: elikadura burujabetza, energia desazkundea, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia eta bizitza jasangarriaren zutabeetako bat, pertsonen zaintza.
Informazio gehiagohemen