Ikusezinean bidaiatzen
Gure eguneroko praktiketatik abiatuta, gure antolakundeetan alternatiba feministak eraiki nahi ditugu. Erronka handia da, baina argi dugu saiatu beharraren ardura baita antolakuntza aldaketa prozesuak sortzeko beharra ere, gure antolakundeen konplexutasun guztiari eragingo dietenak (politika, jardunbide, ekimen, balio, lehentasun, aliatu…)
Jardunbide horrek gure antolakundeak «barrutik eta kanpotik» eraldatzen lagunduko dituen prozesuak gidatu eta bultzatu nahi ditu; eredu alternatiboak sortzeko asmoa dugunok, lehen lehenik, gure eguneroko ekintzak, genero harremanen eraikuntzari eta gure antolakuntza dinamiketan duten islari dagokionez, zer-nolakoak diren zalantzan jarri behar dugula uste baitugu.
Indarkeria matxista guztiei aurre egiten diegu
Indarkeria matxista guztiei aurre egiten diegu
Mugarik Gabek, 2010ean, jardunbide bat jarri zuen martxan hausnarketan, formakuntzan eta munduko giza eskubide urraketa larriena eta sistematikoena denari, indarkeria matxistari, sozialki eta politikoki haginka erasotzean zentratua. Horrela, gai horretan jarri genuen gure lehentasun estrategikoetako bat, eta kanpaina bat jarri genuen martxan: Enfrentamos todas las violencias machistas. Patriarkaturik gabe, denok jabe.
Urte hauetan martxan jarri diren prozesu askoren emaitzak partekatzen ditugu, prozesu horien bitartez Latinoamerikako, Espainiako Estatuko eta Euskal Herriko antolakunde feminista askorekin lotu gara, oraindik ere beraiekin lanean jarraitzen dugu. Material guztiak hemen kontsulta ditzakezu.
Kanpainaren fase honetan MEMORIA ERAIKIZ izeneko prozesua aurrera eramaten ari gara. Lotura honetan prozesuaren informazio guztia eta kanpainan zehar egindakoa ikus daiteke.