BESTE EMAKUME BAT ERAILA EUSKAL HERRIAN! ASKI DA! NAZKATUTA GAUDE!

NATALYA BALLYK BORTIZKI ERAILA IZAN DA UHARTEN

EHko Emakumeen Mundu Martxaren Erailketa sexisten aurkako protokoloa aktibatzen da.

Beste erailketa matxista baten berri izan genuen atzo, bosgarrena dugu aurten Euskal Herrian: gogoan zaituztegu!!!

Emakumeen Mundu Martxatik gogor salatzen dugu Uharteko erailketa eta abuztuaren 29 eta 30ean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu! Honekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak direlako jokoan daudenak. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin, borrokan denak aske izan arte!!!!