Estatu mailan 500 entitate baino gehiagok REAS Red de Redes osotzen dugu. Ekonomia Solidarioa errealitate bihurtzen dugu elkarrekin. Printzipio eta gogoak konpartitzen ditugu … eta sare legez sendotu nahi gara.

Sekulako jarduerak egiten ditugu: lurralde ezberdinetan merkatu sozialak, herritarrei heltzea ahalbidetzen duten azokak, kongresu eta topaketak, prestakuntza, intzidentzia-politikoa, kontratazio publiko arduratsurako proposamen zehatzak … Kolektibo moduan dugun potentzialaz jabetuz gero, imajinatzen duzu zenbat aurrera dezakegu? Momentua heldu da!

Hobeto elkar ezagutzea, kohesioa sortzea eta gure balore, ekintza eta asmoak ikustaraztea helburua duen kanpaina martxan jartzen dugu. Infografia honetan, gaur egun garena erakusten dugu, abiapuntu horretatik abiada har dezagun, saretu gaitezen eta beste ekonomia baterantz elkarrekin joan gaitezen. Zure erakundean zabal ezazu!

 

Mugarik Gabek, REASeko partaide, ekimen honetara batuko gara. Hedapenean lagundu eta elkarrekin REAS egiten dugula jakitun izatera lagun gaitzazu! #HacemosREAS