STOP MERKATARITZA ASKERAKO ITUNEI!

Non kokatzen dira gaur egun Euskal Herriko alderdi politikoak?

Datozen egunotan Merkataritza Askerako Itunei aurre egiteko mobilizazioak aurrera gipuzkoako pertsona eta kolektibo ezberdinetatik itunei aurre egiteko mobilizazioak antolatu ditugu!

Urtarrilak 17, asteartea, Donostian. Euskal Herriko alderdi politiko guztiek parte hartuko duten mahai ingurua. Zer iritzi du bakoitzak merkataritzako itunen aurrean? nola ikusten dituzte TTIP eta CETA itunen balizko eraginak Euskal Herrian?

Unai Brea, Argiako Kazetaria, moderatzaile lanetan egongo da eta, José Ramón Becerra (Equo), Oscar Matute (EH Bildu), Xabier Pombo (IU), Nicolás de Miguel (Ciudadanos), Iñaki Agirre (EAJ), José Luís Arrue (PP), Guillermo Echenique (PSOE) eta Patricia Gete (Podemos) hizlariak izango dira.

Urtarrilak 17, arratsaldeko 19etatik aurrera Koldo Mitxelena Kulturgunean.

Bestalde, , Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoan TTIP, CETA eta TISAaren aurkako kanpaina osatzen duten pertsona eta kolektiboek, urtarrilak 21ean mobilizazio eguna antolatu dute.

Gipuzkoan Hendaia eta Irun elkartzen dituen Santiago zubian giza katea osatzeko deialdia zabaldu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du Mugarik Gabek Gipuzkoako beste kolektiboko kideekin batera mahai ingurua eta TTIP eta merkataritza askerako itun ezberdinen inguruko informazioa, ikuspegi eta sektore ezberdinetatik jendartean zabaltzeko.

TTIP, CETA eta Merkataritza Askerako Itunekin amaitu ahal izateko ariketak ez itzazu galdu.