Mugarik Gabetik, Euskal Herriko hiru eskualdeetako tokian tokiko 3 komunikabideen (Hiruka,
Aiaraldea eta Goiena) eta Elkarhezitzen taldearen laguntzarekin “KOMUNIKATUZ ERALDATU –
herriak euren komunikazioaren jabe” Jardunaldiak elkarlanean antolatu ditugu. Horien
bitartez erakutsi nahi dugu, “Mass-Media” delakoek sustatutako pentsamendu bakarraren
aurrean, herri-komunikabideen bitarteko Komunikazioa ezinbesteko tresna dela eraldaketa
soziala, tokian tokiko kultura eta hizkuntzak eta beste jendarte eredu bat bultzatzeko.
Horretan lanean ari dira hain zuzen ere bai hemengo eta bai Latinoamerikako komunikabide
alternatibo eta indigenak ere.
Horretarako, Aretxabaletan, Arrasate, Oñati, Sopela, Getxo eta Urduñan gai hau jorratzeko,
hitzaldiak, solasaldiak eta dokumental emanaldiak antolatu ditugu Euskal Herria, Bolivia,
Argentina eta Mexikoko komunikatzaile eta kazetarien parte-hartzearekin.
Ondorengo dossier-ean duzue programa osorik:
Eta hemen publikatu dugun liburuxka gaiaren inguruko informazioarekin:
Herri eta eskualde bakoitzeko ekintzak ezagutarazten joango gara, adi egon!!