EB-Turkia Hitzarmena morala ez dela uste dugu. Lotsagarria da, legez kanpokoa eta Giza Eskubideen Gutuna urratzen du, EBko Oinarrizko Eskubideen Gutuna baita Errefuxiatuaren Estatutuaren Konbentzioa. Egoera honen aurrean, Espainiako Gobernuari akordioarekin bat ez egiteko deia egiten diogu.
Salatu nahi dugu Europar Batasunak errefuxiatuak trukerako txanpon moduan erabili dituela Turkiako Gobernuarekin.
Martxoaren 7an Europar Kontseiluak Turkiarekin lortutako aurreakordioak agerian uzten du EBaren eta bere Estatuen sentsibilitate eza gerratik ihesi euren bizitza arriskuan jartzen duten errefuxiatuen krisiaren aurrean.
EBak, Nazioarte mailako legeak ez betetzeaz gain saihetsi egiten du bere mugetan pilatzen diren milaka errefuxiaturi erantzuna emateko duen erantzukizuna Turkiarekin egin duen akordioarekin. Europar Batasunera herrialde horren bitartez iristen diren etorkin guztiak, ekonomikoak zein babes bila ari direnak, herrialde horretara deportatu ahal izango ditu, Estatu kideek errefuxiatu kopuru bera Turkiako lurraldean birkokatzearen truke.
EBak nazioarteko zuzenbideak babes bila daudenei aitortzen dien babes berezia urratzen duen plana gauzatu du etorkin ekonomiko eta errefuxiatuak denak “legez kanpokotzat” jota. Bide horretatik Europara iritsi diren errefuxiatuak Turkiara kanporatuko dira.
EBak Turkiarako buelta “erosi” egin du 3.000 milioi euroren truke kudeaketa gastuengatik gehi beste 3.000 milioi gehigarri 2018an aurrekontuaren helmuga zein den jakiteko inolako kontrol erarik gabe; gainera Europan bisa beharra ere kendu egin du Turkiako herritarrentzat 2016ko ekainetik aurrera eta Turkia EBan azkarrago sartuko da.
Ez da aintzat hartu Erdoganen Gobernuaren kurduen aurkako sarraskia edo askatasun sindikala, lan eskubidea eta prentsa eskubidea bezalako funtsezko eskubideak urratzen dituela etengabe.
Errefuxiatuak merkantzia bihurtzea truke ekonomikorako krudela da eta ez dio tokirik utziko erantzun humanitarioago bati.
Nazioarteko Erkidegoak denbora eta baliabideak eman behar ditu Ekialde Hurbilean bakea berrezartzeko, eta EBko Estatuek errefuxiatuen integrazioaren aldeko lana egin beharko lukete.
Erabateko errefusa agertzen diogu krisi humanitario honen aurrean EBak aurrera eramandako politikari baita bere Estatuen konplizitateari. Europak badauka erantzuna emateko ahalmena, baina ez du horretarako nahirik.
Horregatik guztiagatik eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari argi eta gabi aipatutako akordioaren aurkako jarrera hartu dezala eta martxoaren 17ko Europako Kontseiluan Turkiarekin egindako aurreakordioari babesik ez ematea.