TTIP Estatu Batuetako gobernua eta Europar Batasuna sekretupean eta enpresa handien presiopean negoziatzen ari diren hitzarmena da eta honako eragin hauek izango ditu:
Herri eta pertsonen burujabetzaren murrizketa, lan eskubideen eta enpleguaren galera, ingurumenaren suntsiketa, elikadura segurtasunaren eta tokiko nekazaritzaren aurkako erasoa, emakumeon bizimodua zailduko du, pribatizaioak osasunan, hezkuntzan, uran…
Herritarrak mobilizatu behar gara hitzarmen hau sinatu ez dadin, gure presioa beharrezkoa da eta horregatik kalera atera behar martxoaren 12an larunbata:
- Donostian: manifestazioa Boulevard-etik 12:00tan
- ARRATIA: Bediatik Igorrera BIZI MARTXA 10tan
- Iruñean: Giza Katea Kartzela Zaharretik 17:30tan.Mahai ingurua Condestablen 12tan
Animatu eta parte hartu, denon artean TTIP hitzarmena geldituko dugu!!!
¡No a la OTAN económica! Herritarrok erabaki!
No al Tratado Transatlántico de Libre Comercio e Inversión (TTIP)
EUSKAL HERRIAK TTIPari EZ!!!