Giza eskubideen defendatzaileak indibidualki edo kolektiboki borrokatzen duten emakumeak dira, nola haien hala jendarte osoaren giza eskubideak osotasunean erabili daitezen.
Kasu gehienetan bereziki emakumeez hitz egiten dugu, ez delako genero ikuspegitik ez ikuspegi feministatik giza eskubideen bortxaketen eta defendatzaileen egoeraren analisirik egiten. Indarkeria estrukturalak eta eredu patriarkalak ikustarazi behar dira giza eskubideen urraketen analisietan, baita defendatzaileek haien bizitzetako alor ezberdinetan bizi dituzten biolentzia ezberdinak ere.
Emakumeen bizitzetan haien giza eskubideen urraketek zer esan nahi duten aztertu eta zabaldu nahi dugu, nola maila indibidualean bakarrik ez duen eragiten, kolektiboan eta bizi garen jendarteetan ere eragiten baitu.
Era berean, emakume borrokalariak giza eskubideen defentsan subjektu politiko gisa irudikatu nahi ditugu, jardueretan eta haien eskubideen defentsan aktibo.
Eskubideen jardueren aldetik rolak kolokan jartzea
Gizarte patriarkatuek sistematikoki abusatzen dituzte emakumeen eskubideak eta haien kontrako indarkeria gauza natural gisa justifikatzen dute. Defendatzaileek zalantzan jartzen dute femeninoaren esanahi soziala eta guzti honi esfera pribatuan zein publikoan egiten diote aurre, haien bizitzetan inplikazio serioa edukiz.
Defendatzaileen egoera ikusiezin bilakatua da, emakumeen kontrako diskriminazio estrukturalari lotutako faktoreengatik eta indarkeria matxisten normalizazioarengatik; defendatzaileen kontrako indarkeria espresioetako asko sozialki legitimatuta eta normalizatuta daude, horrek are gehiago zailtzen duelarik berauek ikustea. Ez dira aintzat hartzen, edo minimizatu egiten dira defendatzaileek eremu familiarretan, intimoetan edo estatuz kanpoko aktoreek burututako jardueretan aurre egin behar dituzten indarkeriak.
Era berean, barneko genero desberdintasunak aitortzeko pertsonen, erakundeen eta instituzioen erresistentziak nola defendatzaileek egunerokoan bizi dituzten erasoak hala subjektu politiko gisa gauzatzen duten aitortzea eragozten du.
Emakumeek giza eskubideen defentsan egindako ekarpenak ikusezin eta aitortu gabe iraun du. Berdina gertatzen da biolentzia gehienekin ere, beraien lana eta bizitza garatzerako orduan izaten dituzten arrisku eta mugekin. Emakumearen kontrako etsaitasuna orokorra da generoaren ondorioz eta giza eskubideen ekintzaile izateagatik egindako lanagatik.