“Pertsonak eta planeta kapitala baino lehenago” lelopean, hilaren 18an, merkataritza eta inbertsio hitzarmenen aurkako nazioarteko ekintza egunerako deialdia egiten da.
Gaurko egunean, Euskal Herriak TTIP.EZ Kanpainak prentsaurrekoan aurkeztutako hainbat ekintzen antolakuntzarekin Nazioarteko Egunari atxikimena adierazi dio.
Nazioarteko ekintza egun honek, merkataritza eta inbertsio akordioak geldiarazteko eta pertsonei zein ingurumenari zuzenduriko ekonomia sustatzeko mundu osoko elkarte politiko, sindikatu eta gizarte zibileko emakume eta gizonei dei egiten die.
2015eko apirilaren 18ko Merkataritza eta Inbertsio Akordioen aurkako Erantzun Ekintzen Nazioarteko egunearen baitan Euskal Herriak TTIP.EZ Kanpainak antolaturiko ekintzen berri izateko argitaraturiko prentsa oharra irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. NOTA DE PRENSA Actos Campaña EH.TTIP.EZ