patriarka

Erakunde Feministek eta biolentzia egoeran dauden emakumeekin lan egiten duten gizarte- bitartekarien Erakundeek; instituzio publikoek; gizarte- mugimenduek; eta GKEk biolentzia matxistekin amaitzeko irtenbideak proposatzen eta eztabaidatzen dituzte.

Sarea sortzen proiektuak, Euskal Herrian, urriko eta azaroko hilabeteetan zehar, biolentzia matxisten aurkako borrokari buruz eztabaidatzeko eta ekiteko agente- sozial ezberdinekin, topaketa bat ospatu zuen. Bileran, erakunde feministek eta biolentzia egoeran dauden emakumeekin lan egiten duten gizarte- bitartekarien Erakundeek; gizarte- mugimenduek; instituzio publikoek eta GKEk parte- hartu zuten. Orduan bildu ziren Agenteen heterogeneotasunaz harago, aurrera egiten jarraitzeko hitzarmenak lortu ziren.

Topaketan, biolentzia matxisten aurkako borrokan ezinbestekoak diren gaiak jorratu ziren. Bildu ziren agenteek, genero- indarkeria kontzeptuaren inguruan hausnarketa bat egin zuten, arlo honetan, instituzio publikoek egiten duten lanaren azterketa bat egin zuten, heziketa sisteman berdintasuna sartzearen garrantziaz aritu ziren, baita biolentzia matxistak dituen adierazpen forma ezberdinez ere.

Eztabaida- taldeetan sartutako kolektiboek, aliantzak sortzearen eta mugimendu- feministaren artikulazioa hobetzearen garrantzia azpimarratu zuten. Kolektiboetako batzuetan, jardueren gehiegizko kargak eta bizi duten ezegonkortasunezko egoerak, biolentzia matxisten aurkako bere ekintzetan oztopo gehiago edukitzea eragiten du. Gaur egun, talde- feminista asko daude, baina, kasu batzuetan, haien arteko harremanetan arazoak dituzte. Topaketan zehar, gakoa, lehendabizi talde horiek zeintzuk diren identifikatzea eta gero, borroka berean bateratzea lortzea litzatekela ziurtatu zuten. Normalean, Espainiako Estatu mailan estrategiarik ez da proposatzen, ezta Europa mailan ere. Abortuaren eskubidearen aldeko azkenaldiko borrokek, mugimendu- feminista pertsona berri askotara hurbildu dute. Erronka orain, pertsona horiek ez desagertzea eta borroka- feministarekin bat egitean datza.

Biolentzia matxisten aurkako borrokan, prozedura eta baliabide publikoak azken urteetan asko aldatu dira, eta geroz eta, konplexuagoak dira, baina horrek ez du esan nahi, beharrezko edo erantzun egokiak eskaintzen direnik. Topaketan, kolektibo feministek, jarduteko erak beti egokiak ez direla eta batzuetan, errekurtsoek eta arautegiek emakumeek jasaten dituen indarkerien errealitateari erantzunik ematen ez dietela salatu zuten. Horrez gain, arlo honetan dagoen ardura politikoen gabezia ere salatu zuten. Bildutakoek, egun dagoen gizartearen mobilizazio eskasa dela eta, beste estrategia batzuen artean, talde- estrategia bezala, autodefentsa feministaren ideiak berreskuratzea proposatu zuten, eta ez bakarrik mugimendu feministak proposatzen duen norberakoaren autodefentsa, aldi berean, kolektibo ezberdinen arteko artikulazioa sortzea ere proposatu zutelarik.
Euskal herriko topaketaren sistematizazioan, “eremu zabal, estrategiko eta eraginkorretan” ekintzak sortzea garrantzitsua dela azpimarratzen da. Aliantzak, administrazio publikoetako langileetatik, beste alor batzuetan lan egiten duten emakume- taldeetara zabaltzea ere, proposatzen da.

Topaketa honetan, kolektibo ezberdinetatik jada martxan jarri diren estrategia politikoak ere komunean jarri ziren: Espainia mailako CEDAW Itzal- txostena; Emakumeen aurkako biolentziari buruzko Nazio Batuetako Kontatzaile Bereziarekin egindako topaketa edo Emakumeen eskubideen Nazioarteko epaitegia eta Viena +20 Euskal Herria 2013, adibide batzuk besterik ez dira.

Euskal Herrian egindako topaketaren Sistematizazioa[:]