Benetan orain dena da horren” berdea” eta “jasangarria”? Udako ikastaro honek, erreferentziazko komunikatzaile, dibulgatzaile eta zientzialarien parte-hartzearekin, iraunkortasunagatik saltzen digutenaren irakurketa kritikoa egitea proposatzen du. Hortik abiatuta, ekintza-proposamen kolektiboak landuko dira, sozialki ingurumenaren ikuspegitik benetan bidezkoak izango diren jendareetara trantsizioa egiteko.
Horretarako, funtsezko elementu bat FIKZIO KLIMATIKOAREN dinamika berritzailea izango da, non, sormen- eta zinema-prozesu baten bidez, krisi klimatikoaren testuinguruan etorkizuneko eszenatokiak, alternatibak eta erronkak jorratuko ditugun.
HELBURUAK
- Erru-diskurtsoak alde batera uztea eta krisi klimatiko eta sozialaren inguruan dagoen ekoantsietatea gainditzea.
- “Jasangarritasunaren” inguruan nagusi den diskurtsoaren irakurketa kritikoa egitea eta Planetaren mugen barruan kokatzen den eta pertsona guztientzako eskubideak bermatzen dituen eredu ekonomiko eta sozial batera nola igaro aztertzea.
- Jolasaren eta Kulturaren bidetik, ekintzara pasatzeko, egokitzeko eta bizitza komuneko proposamenak ezagutaraztea eta modu kolektiboan lan egitea, ekologia- eta gizarte-aldaketaren egungo eta etorkizuneko agertokietan.
NOIZ DA?
- 2024ko Irailak 2 eta 3
- 9:00 – 13:30
METODOLOGIA
Ikastaroaren metodologia parte-hartzailea da eta bi kontu uztartzen ditu:
- Cli-Fi edo “Fikzio Klimatiko” tailer berritzailea: klima-krisiak dakartzan erronkei buruzko hausnarketarako eta ekintza-proposamenetarako espazio bat sortuko da, baina sormen-prozesu baten bidez, non zientzia-fikziozko film baten zirriborroa, gidoia eta kartela egingo diren.
- Hitzaldiak eta eztabaidak erreferentziako hiru idazlerekin, dibulgatzailerekin eta zientzialarirekin
PARTE HARTZEN DUTE
- Azahara Palomeque: Idazlea, poeta eta kazetaria. CTXT, La Marea, Cadena SER eta El País bezalako komunikabideetan kolaboratzen du. Bere azken liburuaren izenburua “Vivir peor que nuestros padres” da.
- Andreu Escrivá: Biodibertsitatean doktorea eta dibulgatzaile zientifikoa. Bere azken liburuaren izenburua “Y ahora yo qué hago: cómo evitar la culpa climática y pasar a la acción” da.
- Cristina Monge: Komunikatzailea, soziologoa eta politologoa, mugimendu sozialetan, larrialdi klimatikoan eta trantsizio ekologikoan aditua.
- Isidro Jiménez: Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. “Fikzio Klimatikoa” kolektiboko kidea da.