Ekainaren bigarren hamabostaldian, Angélica Naranjo izango dugu bisitan. Angelica Naranjo Corporación para la Vida Mujeres Que Crean elkarteko kidea da, eta Emakumeen Giza Eskubide eta Herritartasun programaren koordinatzailea.
Tresna-kutxa handi batekin dator, emakumeen giza eskubideen defentsa, jardutea eta babesa bermatuko dituen gizarte demokratiko eta barneratzaile baten aldeko lan esperientziatik sortu diren tresnez beteta dagoena. Eta ondorengo jardunaldietan partekatuko dituenak:
– Ekainak 18, asteartea, 12:00etatik 13:30era: “Emakume defendatzaileak babesteko erronkak” mahai-ingurua Marienea Emakumeen Etxean (Basauri). Iniciativa Mesoamericana de Defensoras elakrteak ere parte hartuko du mahai inguruan.
– Ekainaren 20an, osteguna, 18:00etatik 20:00etara: “Jabetuz eta sareetan ez korapilatuz” tailerra Irungo Emakumeen Etxean. Ingurune digitaletan ematen den indarkeria matxista aztertuko da, eta babeserako tresnak landuko dira.
Animatu eta parte hartu! !