Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta euskal gizarte-erakundeek osatutako euskal ordezkaritza bat Kolonbian izan da, Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu duten pertsonen eta kolektiboen egoeraren jarraipena egiteko.Misio honen helburua 2022an eta 2023an Euskadin hartutako pertsonen egoera pertsonalaren eta antolaketa-egoeraren jarraipena egitea, eta giza eskubideen eta lurraldearen defentsan egiten dituzten prozesuei euskal erakunde eta antolaketa- erakundeek ematen dieten babesa ikusaraztea da.
Euskal Ordezkaritzak Santander de Quilichao (Cauca) eta Medellin (Antioquia) bisitatu ditu. Bertan, Euskal Programan hartutako bi pertsonak ordezkatzen dituzten gizarteerabileekin bildu dira: Cauca Iparraldeko Kontseilu Komunitarioen Elkartea (ACONC) etaAntioquiako Erakunde Indigena (OIA). Halaber, bilerak egin ditu Caucako Bizitzaren etaGiza Eskubideen aldeko Sarearekin, Cauca Iparraldeko Etnien arteko eta KulturartekoLurralde Kontseilua, Landa Garapenerako Nekazari Elkartearekin (ACADER), Etnien etaKulturen arteko Kontseiluarekin, Caucako Iparraldeko Kabildo Indigenen Elkartearekin (ACIN) eta Gaitzeko Herri Institutuarekin (IPC).
Medellinen, halaber, bilera bat egin da NBEren Egiaztatze Misioarekin, Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Goi Komisarioarekin (ACNUR), Geneva Callekin, Antioquiako
Gobernazioko Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin eta Lurren Agentzia Nazionalaren (ANT) eta Herriaren Defentsa Erakundearen sail-atalekin.
Azkenik, Bogotan bilerak egin dira Ikerketa eta Herri Hezkuntzako Zentroarekin (CINEP/PPP), Sisma Mujer, En Movimiento elkartearekin eta Vivamos Humanos
Korporazioarekin. Misio honetan gainera, topaketen agenda bat garatu da nazioarteko erakundeekin, gorputz diplomatikoarekin eta herrialdeko erakundeekin, eta horiei helarazi zaizkie lurraldeetan jasotako eskaera, kezka eta proposamen nagusiak. Elkarrizketa-guneak ezarri dira Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoarekin (OACNUDH), Espainiako Enbaxadarekin, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziarekin, Errepublikako Ordezkarien Ganberako Giza Eskubideen eta Entzunaldien Batzordearekin, Giza Eskubideetarako eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitariorako Presidentetzako kontseilariarekin, Lurren Agentzia Nazionalarekin (ANT), Biktimentzako Unitatearekin, Babeserako Unitate Nazionalarekin (UNP), Barne Ministerioko Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin, Berdintasun Ministerioarekin, Bakerako Goi Komisarioarekin eta Gobernu Indigenarekin.
Euskal Ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordeak, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Alboan, Mugarik Gabe eta Zehar-Errefuxiatuekin erakundeek osatzen dute, eta eskerrak ematen dizkiegu eragile guztiei egindako harreragatik. Euskal Ordezkaritzak bere bisitan egindako topaketa eta bileretan egiaztatu duenez, gauregun ere mina, sufrimendua eta indarkeria etengabekoa da herrialdeko eguneroko bizitzan.
Egoera honen aurrean gure BABESA eta ELKARTASUNA adierazten diegu gizarte- lidergoei, giza eskubideen defendatzaileei eta horien kolektiboei, herri indigenei, herri beltzari eta nekazari-komunitateei, horiek baitira indarkerien eta lurraldeetako gatazkaren birkonfigurazioaren biktima nagusiak. Bizitza defendatzeko eta Kolonbian bakea eraikitzeko duen konpromisoa eta lan legitimoa aitortzen dugu.
Gure KEZKA adierazten dugu:
- Legez kanpoko talde armatuak egotea lurraldeetan, eta landa-komunitateen aurkako indarkeriak areagotzea (indigenak, afrikar ondorengoak eta nekazariak).
- Lurraldeetako bizitza defendatzeko bermerik eza.
- Gizarte-lidergoetan fokalizatzea mehatxuak eta indarkeriak.
- Gizarte- eta lurralde-kontroleko hainbat estrategia hedatzea, hala nola gizarte-lidergoen kooptazioa, mugikortasun-debekuak eta jokabide-arauen ezarpena, konfinamendua, etxeratze-aginduak.
- Narkotrafikoaren eta legez kanpoko beste ekonomia batzuen presentzia, herrialdeko indarkeria eta gatazka iraunarazteko ezinbesteko elementu gisa.
- Haurren eta gazteen erreklutamendua areagotzea, askotan behartua, edo kontrol- estrategia desberdinen bidez, hala nola mikrotrafikoa, engainua edo derrigortzea.
- Emakumeen, nesken eta nerabeen aurkako sexu-indarkeria, gerra-arma gisa erabiltzea, ohiko estrategia da oraindik ere gatazkaren esparruan.
- Kolonbiako Gobernuaren eta FARC-EPen arteko Bake Akordioa ez da behar bezala inplementatu, genero-ikuspegiarekin eta ikuspegi diferentzialarekin. Gure ustez, erabateko bake-politika publikoaren aldeko apustua ez da posible izango akordio hori ez bada modu integralean ezartzen lurraldeetan.
- Gizarteko liderrek jasaten dituzten indarkeriek zigorgabetasun-maila handiak izaten jarraitzea, egile intelektualen ikerketa-, judizializazio- eta zehapen- prozeduretan aurrerapausorik eman gabe.
Egoera horren aurrean, Euskal Ordezkaritzak aitortzen du Kolonbiako Gobernuaren borondatea eta herrialdean egiturazko aldaketak eragingo dituzten politika publikoak definitzeko emandako urratsak, hala nola berdintasunari eta giza eskubideei buruzkoak. Ildo horretan, Presidentearen Zuzentaraua (2023ko 07. Zuzentaraua) zoriontzen dugu, honek giza eskubideen defentsaren lana babestu eta aintzatesteko balioko duelako. Hori ezartzea erronka bat izango da, agertoki berriak eraikitzeko eta giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonak, kolektiboak eta komunitateak babesteko bide bat izan behar duelakoan gaude.
Ondorengoa GOMENDATZEN dugu:
- Erakundeen arteko koordinazioa gauzatzea: babesteko eskubidea, berriro ez gertatzeko eskubidea eta komunitateen birbiktimizazioa ekiditeko, beti ere, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren esparruan.
- Landa-eremuetan erakundeen presentzia indartzea, gizarte-, ekonomia- eta kultura-garapenaren bidez, ikuspegi etnikoa eta genero-ikuspegia aintzat hartuta.
- Komunitate indigenen, afrikarren eta nekazarien parte-hartzea bermatzea bake-prozesuetan eta baita garapen-planen definizioan eta ezarpenean. Garrantzitsutzat jotzen dugu plan horiek giza eskubideen, ikuspegi diferentzialaren eta generoaren ikuspegian oinarritua gauzatzea.
- Eragile armatueekin negoziazioek aurrera egitea, Erabateko Bakearen proiekturako ezinbesteko elementu gisa, Talde Kriminalak Justiziaren mende jartzeko Legeari bultzada ematea barne.
- Babes-ereduari buruzko eztabaida zabala eta parte-hartzailea bultzatzea. Egoki deritzogu babes kolektibo eta familiarreko mekanismoak indartzeari eta aurrera egiteari, eta, horretarako, premiazkoa da 2021eko 1139 Dekretua indargabetzea. Era berean, komenigarria litzateke ikuspegi diferentziala eta genero-ikuspegia txertatzea, modu trasbertsalean.
- Talde etnikoen (guardia indigenak eta guardia zimarroiak) berezko babes- mekanismoak eta lurralde-kontrola indartzea, bai eta haien antolaketa-moduak eta gobernu propioak aintzat hartzea ere.
- Landa-erreforma integrala bultzatzea, Kolonbiako Gobernuaren eta FARC-EPen arteko Bake Akordioaren 1. kapituluan aurreikusten den bezala. Herri indigenen, herri beltzaren eta nekazari-komunitateen lurren birbanaketan aurrera egitea. Antioquiaren kasuan, kezka berezia sortzen du Medellinen lekualdatu eta Antioquiako Zenues Biktima Indigenen Elkartean (ASPIZA) egituratutako 40 familia indigena zenusen egoerak, baita El Bagren (Bajo Cauca) predioen erosketan izandako aurrerapenak ere.
- Escazuko Ituna Kolonbiako Estatuaren barne-araudian sartzea.
KONPROMISOAK:
Euskal Ordezkaritzak Giza Eskubideen eta Bakearen defentsarekin duen konpromisoa adierazten du, Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programa eta
laguntzeko eta elkartasuna adierazteko beste tresna batzuk indartuz.
Delegazioak erabateko prestutasuna adierazten du Kolonbiako erakundeekin elkarrizketarako guneak mantentzeko. Aldi berean, bakean, justizia soziala,
ingurumenaren errespetuan eta genero ikuspegian oinarritutako herrialde baten alde egunero lan egiten duten erakundeei, komunitateei eta kolektiboei laguntzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du.
Bogota, 2024ko urtarrilaren 27a
Sinatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritza eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Eusko
Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordea, Euskadiko GGKEen Koordinakundea eta Alboan, Mugarik Gabe eta Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak.