Indarkeria matxistatik biziraun duten emakumeentzat, Egia, Justizia eta Erreparaziorako Eskubidea aldarrikatzen dugu, erakunde zein jendarte zibilari erreparazio-prozesuetan inplikatzeko dei eginez.
Biktima izan diren eta erreparazio-beharrak partekatzen dituzten emakumeei entzuteko erronka sozialari egin behar diogu aurre. Nola erreparatzen dira emakumeen gorputzak zeharkatzen dituzten hainbeste indarkeriaren kalteak? Nola aurrera eraman emakumeak erdigunean jarri eta babesten dituzten jedartetik sortutako prosezuak?
Galdera horiek eta beste asko erantzuten saiatuko gara datozen egunetan aurrera eramango ditugun web-mintegietan. Horietako bakoitzean gai batean jarriko dugu fokua:
Urriak 18, asteazkena, 17:00etatik 18:30etara: Eskubideen defendatzaileen Erreparazioari buruzko hausnarketak.
Giza eskubideen defendatzaileen erreparazioari buruz hausnartuko dugu. Horretarako, bi esperientza ezagutuko ditugu, hortik hasita gaian sakontzeko:
- Guatemalako Chichupac komunitateko eta inguruko herrixketako emakume defendatzaileek eskatutako erreparazioak.
- El Salvadorreko Manuela kasuan egindako eskariak eta erreparazioak, eta defendatzaileek bizitako kriminalizazioa eta horietarako beharrezko erreparazioak ere.
Webmintegian gurekin hurrengo hizlariak izango ditugu:
SARA GARCIA GROSS
Aktibista, feminista eta giza eskubideen defendatzailea. Agrupacion Ciudadana por la Despenalización del Aborto Terapéutico, Ético y Eugenésico elkarteko Sustapen politikorako koordinatzailea da, eta baita El Salvadorreko Giza eskubideen Defendatzaileen Sareko kidea da.
Psikologian lizentziaduna da José Simeón Cañasen Erdialdeko Amerikako Unibertsitatean, eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan Generoan espezializatua.
MAYRA NUÑEZ PASTOR
Buenos Airesko Unibertsitatean Nazioarteko Zuzenbide Publikoan espezializatutako abokatua. Justizia eta Nazioarteko Zuzenbidea elkartean eta Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoan parte-hartu zuen. Deustuko Unibertsitatean eta Ganteko Unibertsitatean doktorego-ikertzailea da.
Urriak 25, asteazkena, 17:00etatik 18:30etara: Indarkeria matxistatik biziraun dutenen Erreparazioari buruzko hausnarketak.
Indarkeria matxistatik biziraun duten emakumeen erreparazioari buruz haunsnartuko dugu. Horretarako, bi esperientza ezagutuko ditugu, hortik hasita gaian sakontzeko:
Kolonbiako gatazka armatuaren testuinguruan sexu-indarkeria biziraun duten emakumeentzat aurrera eramandako erreparazioak.
Espainiar estatu eta Europako erreparazio esperientziak.
Webmintegian gurekin hurrengo hizlariak izango ditugu:
TANIA SORDO RUZ
Emakumeen giza eskubideetan aditua den legelaria, indarkeria matxista, intersekzionalitatea eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidean espezializatua. Nazioarteko eta eskualdeko istantzietan emakumeen eskubideen urraketen kasuak lantzen ditu. 1600s Colectiva ekimenaren sortzailea eta hainbat elkarte eta erakunderentzat aholkularia.
ÁNGELA MARIA ESCOBAR VÁSQUEZ
Red de Mujeres Víctimas y Profesionaleseko Koordinatzaile Nazionala daeta sexu-indarkeriaren biktimen eskubideen defendatzailea. Sexu-indarkeriaren biktima izan zen gatazka armatuan, eta, ondorioz, salatu ez zitzan paramilitarrek erailtzea erabaki zuten. Horregatik ihes egin behar izan zuen eta Kolonbiako milioika barne desplazatuetako bat bihurtu zen. 10 urteren ondoren, justizia bilatzea erabaki zuen, eta horrela beste biktima batzuk ezagutu zituen.
Azaroak 8, asteazkena, 17:00etatik 18:30etara: Mugak zeharkatu dituzten emakumeen erreparazioari buruzko hausnarketak.
Mugak zeharkatu dituzten emakumeen erreparazioari buruz hausnartuko dugu, horretarako gurekin hurrengo hizlariak izango ditugu:
ANAITZE AGUIRRE LARRETA
Genero, migrazio eta komunikazioan espezializatua. Kazetaritza irakaslea UPV/EHUn eta doktoretza prestatzen, antropologia feminista eta komunikazio ikasketak aplikatuz. Afrikatik datozen emakumeen migrazioa eta horren errepresentazio mediatikoa ikertzen du. 15 urte Gipuzkoako SOS Arrazakerian langile eta Irungo Harrera Sarean partaide.
NADIA AZOUGAGH BOUSNINA
Hezitzailea, egun Ekintza Humanitarioko harrera-zentroetan ari da lanean, 15 urtetik gorako esperientzia du gizarte-zerbitzuetan, adingabeen babesean eta gazte-justizian. Almeriako Unibertsitateko Migrazio Ikasketak eta Kulturarteko Harremanen Zentroko ikertzailea.
Kolektibo sozial desberdinetan Giza Eskubideen defentsarako aktibista, besteak beste, La Resistencia Almeriako sortzailea, Caravana Abriendo Fornteras eta La Videa democráticako kidea.
Parte hartu nahi baduzu, eman izena HEMEN