Prozesu honekin zaintza lanen egoeraren inguruko eztabaidari ekarpena egin nahi diogu, bai ikuspegi indibidualetik (nola zaintzen dugu elkar?), eta baita antolaketa-ikuspegitik ere (zer leku hartzen dute zaintza lanek gure elkarteetan?).
Genero analisi feminista baten alde egiten dugu, hobeto ulertzeko zergatik hartu izan diren emakumeen erantzukizun gisa, zer dela eta ikusezin bihurtzen diren hainbat espazio sozial eta politikotan edo zergatik ez diren aintzat hartzen, beste hainbat analisiren artean.
Eraikitzen joan garen materialen aniztasuna berrikustera eta erabiltzera animatzen zaituztegu:
– Tresna eta proposamen metodologikoak
– Hainbat antolaketa-esperientziaren bideoak: L ‘Esberla, Calala, Mujeres que Crean eta Mugarik Gabe
– Esperientzia-trukearen bideoa – Zaintzak eta deskuiduak gure erakundeetan
Azaldu dizuegun guztia Mugarik Gaberen webguneko Ikusezinean Bidaiatzen orriko ‹Elkar zaintzen› atalean aurkituko duzue. Den-dena Creative Commons lizentziarekin argitaratu dugu, beraz, zuen erakundeetara egokitu eta erabili!
https://viajandoporloinvisible.mugarikgabe.org/elkar-zaintzen/