Urriaren 5ean , asteazkena, 19:00tan eta Gasteizko Emakumeen Etxean (Etxanobe Jauregia, Andra Mari 11, Vitoria-Gasteiz) espazio bat ospatzen dugu indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen Egia, Justizia eta Erreparaziorako Eskubidea aldarrikatzen jarraitzeko eta jendarte zibil antolatua eta erakundeak abian jartzen ari diren prozesuei ekarpenak egiteko.

Hizlariak:

Araceli Osorio (Mexiko), 2017an feminizidioaren biktima izan zen Lesvy Osorioren ama. Azken urteotan, beste ama eta senide batzuekin eta kolektibo feministekin batera, Glorieta de las Mujeres que Luchan prozesuaren parte da. Memoriaren espazioen garrantziaz eta birbilgunea mantentzeko egiten ari diren borrokaz hausnartuko dugu berarekin.

Elsa Rabanales (Guatemala), Huehuetenangoko Actoras de Cambioko kidea. Gazte indigena honek gazte-gaztetatik parte hartu du sendatze- eta konpontze-prozesuetan, hala nola Memoria Jaialdietan.Berarekin batera, hurrengoaz arituko gara, zer esan nahi dugu biktimei laguntzeko prozesu integralekin? Ikuspegi komunitarioa duten sendatze-prozesuak.