Urriak 22 eta 23, Bilbon.
Urriak 22an goiz-arratsaldez eta 23an goizez jardunaldiak Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3)
Urriak 23an arratsaldez Memoria Eraikiz Barrainkua Udaltegian (Barrainkua, 5)
IZENA EMAN — PROGRAMA
Streaming eskuragai: www.mugarikgabe.org/memoriaeraikiz/streaming
Indarkeria matxistei aurre egin dieten emakumeen memoria eta erreparazio prozesuak oraindik ere erronka dira bai herritarrentzat, bai erakunde publikoentzat. Eragile desberdinek zeregin honetan dituzten aukera eta erantzukizunak baldintzatutako erronka, emakumeen testigantzen protagonismotik abiatutako memoria kolektibo bat eraikitzekoa, egiaren eraikuntzari eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermeari ekarpenak egingo dizkiona.
Horregatik guztiagatik, aurten Bilbon indarkeria matxisten biktima eta biziraun duten emakumeen memoriari buruzko jardunaldiak izango dira. Jardunaldi hauen helburu nagusia memoriaren garrantziaz gogoeta egitea izango da, egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea aldarrikatzeko. Zehazkiago, emakumeen memoriari buruzko gogoeta egingo dugu indarkeria matxisten aurkako estrategia gisa, indarkeria hauen biktima eta biziraun duten emakumeen memoria ekimenak ezagutuko ditugu, eta erreparazio sinboliko sozialeko proposamen zehatzetarantz aurrera egingo dugu.