Apirilaren hasieran, Foru Aldundiak aurrez egindako aitorpenak bidaltzen dizkigu gure etxetara.Zure kasua hori bada, atzera bota behar duzu proposatutako aitorpena. Horrela errenta-aitorpen berria Eragozpen Fiskalarekin aurkezteko aukera izango duzu Ekainaren bukaerarte.
Zer da Eragozpen Fiskala?
Zeure zergetan gastu militarrera bideratzen den zatia ez ordaintzea eta mundu hobe baten alde lan egiten duten beste proiektu batzuetarako erabiltzea erabakitzea da
Nola egingo dut errenta-aitorpena, Eragozpen Fiskala barne?
Aurten ere, Eragozpen Fiskalerako Bulegoa martxan jarri ditugu, Bilbon. Aurrez zita eginda, errenta aitorpena egingo dizugu dohainik, Eragozpen Fiskala barne. Beraz, ADI EGON! Atzera bota eginda iristen zaizun errenta aitorpena, gure bulegoan egingo dizugu.
Jarraitu behar diren urratsak Eragozpen Fiskala egiteko:
– Apirileko lehen egunetan: agian eginda iritsiko zaizu errenta-aitorpena.
– Adierazitako epea baino aurretik , atzera bota zure errenta-aitorpena,
itzultzeko bada.
Informazio gehiago:
http://www.eragozpenfiskala.org/
eragozpenfiskala@gmail.com / 609 469 599
Eragozpen Fiskalerako kanpainan hainbat euskal taldek, mugimenduk eta eragilek hartzen dute parte:
Argitan (Barakaldoko Emakumeen Aholku Zentroa), Asociación Finanzas Éticas Euskadi, Bake Ekintza antimilitarista Taldea, CEAR Euskadi, Ekologistak Martxan, ESK, Kakitzat, KEM-MOC, Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea, REAS Euskadi, Medicus Mundi Araba, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Posada de los Abrazos.