Duela denbora bat azaldu genuen, aurki lana egina izango genuela eta laster liburu dendetan egongo zela. Bada, egina dago eta, orain, irakurtzeko, berrikusteko nahiz kritikak egiteko erabakia zeuena da. Gustatuko zaizue edo ez, baina hausnarketa beharrezkoa iruditzen zitzaigun.
“MEDIOS DE COMUNICACIÓN ¿AL SERVICIO DE QUIÉN?”. Izenburu nahiko argigarria deritzogu saiakera txiki honek izan nahi duenerako. Masa hedabideen errealitateak egun ezaugarri dituen elementu batzuk azaltzea. Nori erantzuten dioten; zein interes ideologikok, ekonomikok eta politikok, gehienetan, menderatzen dituzten; aniztasunik badago edo modu interesatuan elikatzen den begitazio bat da; informatzen gaituzte edo manipulatu; iritzi publikoa benetan existitzen den. Eta hori guztia, hala Estatu Espainiarrean nola Latinoamerikan.
«Laugarren boterea, gaur egun, elite ekonomikoen kontrolpean eta eraginpean dago ia bere osotasunean, gainera azpimarratu behar da, gehienak elite maskulinoak direla»
Baina beste hedabide mota bat eraikitzen ari dela ere kontatzen dugu, feminista, indigena, komunitarioa, azken finean, alternatiboa. Interes sozialei «itsatsia» dagoen komunikazioa, jendarteko oinarri herritarrei lotua, eremu horretatik eredu nagusiaren eraldaketan ekarpena egiteko lan egiten duena.
Informazio gehiago:
http://www.icariaeditorial.com/libros.php?id=1758
http://www.icariaeditorial.com/pdf_libros/Indice%20y%20prologo_Medios%20de%20comunicacion.pdf