Lur-Ikara kabareta galdera sozialen inguruko ekintza kolektiboa da, Baldosa Flotanteren musika zuzenean izango duen ikuskizuna. Antzerki-foro bat da, eszena bat beste eszena askorekin, egoeraren azterketa, hori guztia eta askoz gehiago da.“Egoera” ez da egoera zehatz bat, dena barnebiltzen duena baizik: mundua mugiarazten duen ekonomia, barrutik ateratzen den energia, jan eta kontrako eztarritik joaten zaiguna, zaintzak, etab.
Musika bizia eta zuzena duen ikuskizuna da, abesteko eta dantzatzeko gogoa piztuko dizu eta jezarlekuan geldik egotea zaila izango zaizu. HIL ARTE BIZI!! Ez galdu aurtengo ikuskizuna!
Kabaret fresku eta ironikoa, zazpi aktorez osatutakoa, politikoki ez zuzena eta matxinadako umorearekin. Begirada kritikoa gaur egungo gaietaz gogoeta egitera garamatzana. Pertsonaietako baten batekin seguro bat etorriko zarela.

Informazio gehiago: https://www.pantzart.org/?lur-ikaracast – xabi@mugarikgabe.org

EKOIZPENA: Mugarik Gabe, Pantzart eta Bihotzerre.
ANTZEZLEAK: Ainhoa Madariaga, Ana Pons, Leire Castrillejo, Lamine Diawara, Pilar Pardo eta Elena Bezanilla.
MUSIKOAK: David Larrinaga, Lamine Diawara eta Elena Bezanilla.
MUSIKA ZUZENDARITZA: David Larrinaga (Baldosa Flotante).
TESTUA: Elena Bezanilla, sorkunta kolektibotik abiatuta.
ESZENA ZUZENDARITZA: Benjamín Alonso
HIZKUNTZA: Nagusiki gaztelaniaz da, baina sarreretan euskara ere erabiltzen da
IRAUPENA: 70 minutu