Mugarik Gabek bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dio 2019ko martxoaren 10etik Kolonbiako Hego mendebaldeko herri indigenak, beltzen komunitateak, nekazariak eta eragile sozialak batzen dituen eta azken egunetan beste departamendu batzuetara zabaldu den Minga Social por la Defensa de la Vida, el Territorio, la Democracia, la Justicia y la Paz mugimenduari.
Minga jaia da, hitzak ehuntzea, ibiltzea, herrien, komunitateen, antolakunde sozial eta herrikoien borroken batasuna lortzeko ahots askoren arteko elkarrizketa da. Guztiaren aurretik, herriek bizirik jarraitzea eta ongi bizitzea bermatzeko manifestazio baketsua da.
Horrela, lurralde gobernagarritasun eta protesta sozialerako zilegizko eskubide ariketa eginda Minga handi baterako deialdia egin da, kontuan izanda herrialdeak egun bizi duen abagunearen larritasuna.
Sinatuak_ Coordinadora de ONGDs de Euskadi, Cear Euskadi,vEmigrad@s sin fronteras eta Colombia Euskadi.