Mugarik Gabetik, “Bizitza Jokoan: Tierra Vidas y Derechos” (II. fasea) kanpainaren barnean, Erdialdeko Amerikako (Honduras, Mexiko eta Guatemala) gatazka ekosozialen 3 kasu ikertzen ari gara. Hain zuzen ere, gatazka horiek lotuta daude lurralde jasangarri baterako eskubidearen urraketarekin, lurralde hori defendatu ahal izateko eskubidearekin eta parte-hartze sozial aktiboarekin.
Ikerketa lanean honako elkarteekin hari gara lanean:
– Prensa Comunitaria (Guatemala)
– Comité Municipal en defensa de los Bienes Comunes y Públicos de Tocoa (Guapinol,
Honduras)
– Iniciativa Mesoamericana de Mujeres Defensoras de Derechos Humanos.
Kasu horiek jendarteratzeko helburuarekin, egin dugun ekintzetako bat Guatemalara astebeteko bidaia labur bat da, azaroaren 24tik 30era, Euskal Herriko eta espainiar estatuko 4 kazetarirekin, 3 eskubideen urraketei buruz dokumentatzen ari garen kasuekin komunikazio-kanpaina bat egiteko: kontsulta libre eta informatuaren eskubidea (batez ere megaproiektu estraktibistak ezartzearen aurrean), lurralde jasangarri baterako eskubidea eta lurralde hori defendatu ahal izateko eskubidea. Asmoa da kasu horien inguruan dauden errealitateak erakustea eta bertan nahiz Europan dauden inplikazio eta erantzukizun politiko eta enpresarialak salatzea.
Bidai honen azken egunean eman genuen prentsaaurrekoaren edukia HEMEN duzu
Prentsaurreko eta bidai honetan honako hedabide eta elkarteetako ordezkari eta kolaboratzaileek parte hartu genuen:
- Prensa Comunitaria – Guatemala
- Mugarik Gabe – Euskal Herria
- Alianza Sierra Madre AC – Mexiko
- Asecsa – Guatemala
- Argia – Euskal Herria
- La Marea – Espainia
- EITB – Euskal Herria
- Naiz – Euskal Herria