Krisi Klimatiko eta Zibilizatorioko testuinguru batean, “Bizitza Jokoan” kanpainak honek agerian utzi nahi du giza eskubideen eta ingurumen-eskubideen (edo naturaren eskubideen) defendatzaileek eta kolektiboek aurrez aurre duten jazarpen- eta zaurgarritasun-egoera. Paradoxikoa dirudien arren, era guztietako erakundeek eta enpresek krisi klimatikoaren aurrean jardutea beharrezkoa dela onartzen duten une honetan, lurra, lurraldea eta natura defendatzen duten pertsonak jazarriak, kriminalizatuak eta, kasurik txarrenean, erailak izaten jarraitzen dute.
Erakusketaren datuak Mugarik Gabek egindako ikerketa batetik ateratakoak dira eta eta Latinomerikako lau kasu erakusten ditu:
- PARAGUAI: SOJA ITSASOA ETA BIZITZARAKO ITOAK.
- KOLONBIA: BIZITZA BELZTEN DUEN IKATZA.
- GUATEMALA: ETA URAREN PRIBATIZAZIOA.
- HONDURAS: BANANA ERREPUBLIKATIK ERAUZKETARA.
Ikerketaren laburpen bat hemen eskuragarri: https://www.mugarikgabe.org/wp-content/uploads/2022/01/web_revista_Mugarik_eu-1.pdf
Erakusketak kubo eta tamaina desberdinetako panelekin osatutako 9 egitura ditu. Gainera gai berdinei buruzko galderen eta erantzunen joko digital batekin dator, erakusketa ikusten duten pertsonek QR kode baten bidez jokatu dezaketena: https://www.mugarikgabe.org/bizitza-jokoan-jolasa/
Ilustrazioen egilea Zoiartze Puente da, ikerketatik ateratako hainbat esaldi eta datu iruditan erretratatu dituen artista gaztea.
Erakusketa Gobelako kiroldegian (Getxo) dago ikusgai urriaren 11tik 25era