Datorren astean gurekin Iniciativa Mesoamericana de Defensoraseko kideak izango ditugu gure artean.
Estatuan egongo dira egin duten erasoei buruzko azken txostena aurkezten: “MINTZEN GAITUZTENDATUAK, BABESTEN GAITUZTEN SAREAK: Giza Eskubideen Defendatzaileen aurkako erasoen 10+ urte Mesoamerikan (2012-2023)” eta ekainak 17tik 19ra Euskal Herrian izango ditugu gurekin.
Argitaratu berri duten txostenaz gain, botere-taldeak indarkeria eta politika errepresiboak nola erabiltzen duten agerian utzi nahi dute, Mesoamerikako defendatzaileak, haien elkarteak eta komunitateak isilarazteko eta egoera hauei aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiak, Babes Integral Feministaren barne, besteak beste erasoen erregistro eta dokumentazioa edota zaintzak eta osatzea kolektiboen estrategia politiko gisa lantzea.
Gurekin egongo diren egunotan mahai-inguru, tailer eta solasaldiak konpartiko ditugu kolektibo, instituzio eta pertsona ezberdinekin.
Asteartean hilak 18, asteartea, 12:00etan Marienean egingo dugun “EMAKUME DEFENDATZAILEAK BABESTEKO ERRONKAK” mahai-ingurura etortzera gonbidatzen zaitugu.
Animatu eta etorri!