Ekainaren 8an Dalila Arguetaren hitzaldia izango da Getxoko La Bentan. Hondurasko Giza Eskubideen eta Naturaren defendatzailea da, eta horregatik kriminalizatu eta Euskal Herrira erbesteratzera behartu dute duela lau urtetik. Hondurasko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionaleko kidea da, bai eta Defendatzaileen Ekimen Mesoamerikarrekoa ere. Gaur egun, Basoa gizarte-proiektuan dago, Bizkaiko defendatzaileei harrera egiteko etxea.

Hitzaldiko ordutegia 12:00 a 13:30.

Dalila Hondurasko lurraldearen defentsan aritzen da, meatzaritzako proiektuen mehatxuei eta ingurumenean eragin handia duten beste espoliazio-eredu batzuei aurre egiten dieten komunitateekin batera. Hain zuzen ere, Guapinolgo meatze-proiektuaren aurkako eta lurraldeak (mendiak, basoak, ur-iturriak…) suntsitzen dituzten erauzketa-proiektuen aurrean erresistentzian dauden komunitateen ondasun komunen aldeko gizarte-protestaren parte izatea izan zen atzerriratzera behartu zuten mehatxuen eta jazarpenaren arrazoia. Gaur egun, Arratiako Haraneko (Bizkaia) gizarte-mugimenduetan militantea da, baita Basoa proiektuan ere.


Hitzaldiaz gain, Mugarik Gabe elkartearen “Bizitza jokoan” erakusketaren
aurkezpena egingo da eta, “Giza Eskubideak eta Naturaren Eskubideak Urratuta” ikerketa aurkeztuko dute galdera joku baten bidez.