#BizitzaJokoan erakusketa dituen formatu desberdinetan Euskal Herriko txoko askotatik bueltaka jarraitzen du eta oraingo honetan irailean Gipuzkoa eta Bizkaiko bi udalerritan egongo da ikusgai:
Irailaren 5etik 24ra Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan: https://www.hernani.eus/eu/kulturartekoplazafeminista
Irailaren 5etik aurrera eta urrian zehar Getxoko Ingurumen Aretoan: https://www.ingurumenaretoagetxo.eus/?lang=eu
Getxon gainera, irailaren 30ean Dalila Arguetaren hitzaldia izango da. Hondurasko Giza Eskubideen eta Naturaren defendatzailea da, eta horregatik kriminalizatu eta Euskal Herrira erbesteratzera behartu dute duela lau urtetik. Hondurasko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionaleko kidea da, bai eta Defendatzaileen Ekimen Mesoamerikarrekoa ere. Gaur egun, Basoa gizarte-proiektuan dago, Bizkaiko defendatzaileei harrera egiteko etxea.
Hitzaldiaz gain, erakusketaren bisita gidatua egingo da eta, “Giza Eskubideak eta Naturaren Eskubideak Urratuta” ikerketa aurkeztuko dugu galdera joku baten bidez.
Ekintza honen ordutegia 10:30etik 12:00etara izango da. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.