Bizipen tailer gisa gidatuko du Corporación para la Vida Mujeres que Creaneko Angelica Naranjok tailerra. Bertan, 90 minuturen baitan indarkeria matxistei aurre egiteko eta prebentzio lanetarako erabiltzen dituzten estrategiak elkarbanatuko ditu.

Azaroak 19, goizeko 10:00etan Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan izango da eta azaroak 21ean, arratsaldeko 17:00etan Donostiako Emakumeen Etxean.

Elkartearen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero jo ondoko web orrialdera.

Izen-ematea dohakoa da. Idatzi egizuzu zure izen eta parte hartuko duzun herriaren izena gipuzkoa@mugarikgabe.org helbidera.