Gasteizen denda txiki asko daude planetarekiko eta pertsonekiko errespetuarekin konprometituta, Bidezko Merkataritzaren alde, produktuen bizitza baliagarria luzatzearen alde, hondakinak murriztearen eta plastikoak ez erabiltzearen alde edo agroekologiaren alde lan egiten dutenak. Establezimendu horiek Zaramaga auzoan ere badaude.
Horregatik, Zentzuzetik bisita gidatu antzeztua antolatuko dugu urriaren 26an auzo honetan, Gasteizko Udalaren laguntzarekin eta Pánico Escénico-ren eskutik, gure kontsumoaren hainbat alderdiri buruz hausnartzeko aukera emango diguna, umorezko ukitu batekin. Etxetik pauso batera ditugun kontsumo arduratsuko proposamen batzuk hurbiletik eta aurrez aurre ezagutuko ditugu. Jarduera honen helburuetako bat kontsumo arduratsuak eta bidezko merkataritzak sortzen dituzten eragin positiboak ezagutzea da. Gainera, aukera ona da saltoki horiekin harreman zuzena izateko. Parte hartzera animatzen zarete?
Bisita, doakoa eta ordu eta erdikoa, 18:00etan hasiko da eta Zuberoa plazatik irtengo da. 14 urtetik gorakoentzat da, eta beharrezkoa da izena ematea. Online edo hiriko edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan eman dezakezu izena.