Bizitza jolasa dela pentsatzea ume txikien kontua da. Baina… bizitza jokoan al dago?
-
“Palmaren agronegozioak erregai fosilenak baino hiru aldiz berotegi-efektuko gas gehiago isurtzen du”
-
“Sojaren monolaborantzaren berotegi-efektuko gasen emisioak erregai fosilenak baino bi aldiz handiagoak dira”
-
“Bioerregaiak erregai fosilen aurrean ‘irtenbide berde’, ekologiko eta jasangarri bilakatzen ari dira. Egia ote?”
-
“Paraguain nekazariek eta herri indigenek erresistentzia sozial handia egiten dute euren eskubideak eta naturarenak aldarrikatzeko:
-
1989-2013: 115 nekazari-buruzagi desagerrarazi eta/edo exekutatu zituzten.
-
2013-2018: 8 hilketa, 512 nekazari inputatu,
-
413 atxiloketa eta 50 espetxe-zigor.”
Zer gertatuko litzateke haurrei galdetuko bagenie: Zer dira Giza Eskubideak? Zergatik sortu behar izan dira? Naturak ere behar al ditu? Imajinatzen dugu, bizitzea egokituko zaien errealitatetik urrun, gaur egun galdera arrotzak egingo zaizkiela; baina, biharko egunean berdin izango al da?
Guk, orainaren ardura dugun pertsona helduak garen aldetik, trantsizio ekologiko, justu eta parte-hartzailerako bideari ekin behar diogu, bizitza erdigunean jarriz. Kontsumo kontziente eta arduratsuak, ikuspegi feminista duen ekonomia sozial eta solidarioak eta giza eskubideen errespetuak markatu beharko lituzkete gure eguneroko praktikak kontsumoari, bizitzaren erreprodukzioari eta lehengaien ustiapenari dagokionez.
Elkarrekikotasunean eta oreka sozial eta ekologikoan oinarritutako eredua izan beharrean, botere ekonomikoaren eta enpresa transnazionalen interesak pertsonen bizitzaren eta ingurumenaren gainetik daudela ikusten dugu. Zer jasoko dute oinordetzan gure inguruko haurrek? Aurrekaririk gabeko klima-, humanitate- eta ingurumen-krisia duen mundua.
Lurra eta lurraldea gizarte-eragile gisa defendatzen duten ehunka emakume daude jarduera horregatik jazarriak. Horien errealitatea ikusarazten hasteko asmoz, ‘Bizitza Jokoan. Giza eskubideak eta naturaren eskubideak urratuta’ (https://www.mugarikgabe.org/es/congreso-bizitza-jokoan/), gure azken ikerketan oinarritutako erakusketa bat sortu dugu. Bertan, giza eskubideen urraketen lau kasu aurkitu daitezke: Paraguain, Kolonbian, Guatemalan eta Hondurasen.
Behinola gu ere izaki urduriak eta jakinguratsuak izan ginela ahaztu gabe, joko digital bat sortu dugu. Nahi duen orok izango du online edo aurrez aurrez jolasteko aukera. Erakusketan bertan, QR kode batekin edo paperean sartzeko aukera egongo da. Gainera, galderei erantzuten dieten guztiek Bidezko Merkataritzako produktuez osatutako saski baten zozketan hartuko dute parte eta, horrela, giza eskubideak eta naturarenak errespetatuz kontsumitzeko beste modu bat ezagutuko dute.
Zalantzak partekatzeko, hitzekin, kezkekin eta alternatibekin jolasteko gune partekatu bat eraiki dugu. Bertara, lurraren zenbait defendatzaile etorriko dira eta azalduko dute zer behar dituzten pertsona guztiak eta natura orekan elkarrekin bizi ahal izateko. Lan egin dezagun elkarrekin, jolasten jarraitzeko aukera emango digun bideari ekiteko. Non elkartu gaitezke?
- Trebiñun, irailaren 29an 18:00etan, Ihuda Ibaia zentroan; baina erakusketa irailaren 28tik urriaren 12ra egongo da ikusgai.
- Kanpezun, urriaren 21ean 18:30ean Kultur Etxean elkartu ahalko gara eta urriaren 13tik 27ra erakusketa bisitatzeko aukera egongo da.
- Bernedon urriaren 27an ikusiko dugu elkar bertako Udaletxean, eta hilaren 27tik azaroaren 11ra arte ikusi ahal izango dugu erakusketa.
- Erakusketa Lantaronen itxiko dugu azaroaren 21ean. Nahi duenak kiroldegian bisitatu ahalko du azaroaren 15etik 29ra.
En todos estos espacios se podrá acceder al juego digital.
Te invitamos a detectar donde están las trampas