Azken urteotan, gure aisialdirako ohiturak nabarmen aldatu dira, eta Saretuz kideok (Donostiako kontsumo arduratsu, kontziente eta eraldatzailearen sarea), elkarrekin hausnartzera gonbidatzen zaituztegu, esparru horretan ikuspegi jasangarriago eta inklusiboago batetik lan egiten duten eragile eta pertsonekin, gure VIII. Topaketa PUBLIKOA – AISIALDIA ETA KONTSUMO ARDURATSUA.

Gurekin izango da Brenda Chávez – kontsumoan, jasangarritasunean eta kulturan espezializatutako kazetaria –  kontsumoaren eta aisialdiarekin duen harremanaren gakoetara lantzeko, eta Saretuzen aurten lantzen ari garen AISIALDI ARDURATSUAREN irizpidera hurbiltzeko.

Gainera, tokiko aisialdi arduratsuko hainbat alternatiba presente izango ditugu, gure aisialdirako aukerak eskainiz, beste balio batzuk kontuan hartuta, hala nola: iraunkortasuna, genero-berdintasuna, ikuspegi integrala eta inklusiboa, adin eta errealitate desberdinen ikuspegitik. Gurekin izango ditugu EMAÚS Gizarte Fundazioa (Aisialdi kontzientea), Euskadi Quidditch (Kirol alternatiboak) eta EKIROCK (Musika Jasangarria).

Iñaki Martiarena Mattin (Mattin Sormena) ilustratzaile eta bideratzaile donostiarrak ere parte hartuko du. Eta Amaitzeko, Saretuz Mapako alternatiben produktuen dastaketa egingo da, horrela esperientziak partekatzeko aukerak jarrai dezan EKIROCK eta bere musika berriztagarri eta irisgarriarekin lagunduta ere.

Izen ematea: https://bit.ly/3cqBDqY

Web Saretuz: www.saretuz.eus