2020ko urriaren 22 eta 23an Memoria Eraikiz jardunaldiak antolatu genituen, non indarkeria matxistaren biktima eta biziraun duten emakumeen memoria jorratu ziren.
Aditu eta aritu desberdinekin hurrengo helburuak landu genituen: indarkeria matxisten biktima eta biziraun duten emakumeentzat egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea aldarrikatzeko memoriaren garrantziaz hausnartu; emakumeen memoriari buruzko gogoeta egitea, indarkeria matxisten aurkako estrategia gisa; indarkeria matxisten biktima eta bizirik dirauten emakumeen memoria ekimenak ezagutzea; eta erreparazio sinboliko sozialeko proposamenetan aurrera egitea.
Jardunaldi hauetan isilpean, bazterrean, egon diren ahotsak jaso, aitortu eta plazaratu nahi genituen. Hortik abiatuta, indarkeria matxista egoerei aurre egiten dieten emakumeen bizipenak aditu, sentitu, bizi, gurera ekarri eta honen aurrean egin nahi dugunaren inguruan hausnartu genuen ezagupen eta esperientziak partekatuz.
Orain, egun haietan landutakoa argitalpen batean jaso dugu, hemen dago eskuragarri.