2020an, azken urteetako Mugarik Gabeko generoaren estrategia ebaluatu dugu, gure “tentsio sortzaileak eta oreka ezegonkorrak” berrikusteko, antolaketa-aldaketa feministarantz aurrera egiteko apustu horretan hainbat urte eman ondoren.
Oreka bidelagun izan dugu prozesu honetan, eta, hemen, haren ondorioen eta gomendioen laburpen bat partekatzen dizuegu. Ideia askotan sakontzen jarraitu behar da, horretan jarraitu nahi izatearen antolamendu-argitasunetik abiatuta. 2021 honetan, ebaluazio honekin eta oinarrizko plan estrategikoaren prozesuarekin, aurrera egingo dugu erakunde feministago eta solidarioago baterantz.