Saretuzek, Donostian kontsumo kontziente eta arduratsua bultzatu nahi duen sareak, Tabakaleran kokatua dagoen Impact Hub-en, Donostian kontsumo arduratsu, kontziente, iraunkor eta eraldatzailea bultzatzen duten aukera ezberdinak biltzen dituen gida aurkeztu berri du.
Bertan Lucía Peña Armijo (Saretuzeko koordinatzailea), Mikel Díez ( GFA-ko Nazioareko Kooperazio Zuzendaria Nagusia), Sheila Padrones (Emaus Gizarte Fundazioa), Juanjo Ucar (Gabiltza, Gipuzkoako Artisauen Elkartea), Jokin Aizpurua (Izarbide, supermerkatu ekologikoak) eta gidaren portadaren ilustratzailea, Iñaki Martiarena “Mattin”, izan ziren.
Gida Saretuz Mapa osatzen duten komertzio eta elkarteetan, saretuz.eus webgunean, kultur etxe eta liburutegitan eta sarearen egoitzan eskuratu daiteke, Tabakalerako Impact Hub-ean.
Hemen ere duzue eskuragarri.
Eta sarean beti Saretuz Mapa beti eguneratuta hemen: https://saretuz.eus/