Abendua urrunean agertzen da, egutegian, eta gehiegizko erosketak ere, premiazkoak ez ditugulako asteetan ulertzen. Abendua daukagu gainean, eta murgilduta gaude: Batetik, beltz deitzen duten ostiralarekin, eta bestetik, cyber astelehenaren promozio onartezinekin. Gabonetako kanpaina dator, eta honekin, azkar azkar kolapsatzen diren zaborrontziak, hamaika plastiko poltsak, tiketak, opari paperak… Abendua hiperkontsumismoaren hilabetea da, urtarrilaren beherapen klasikoetaz zuzen-zuzen jarraitua, jendea bere poltsikotan arakatzen jarraitzen dute, normalean beharrezkoak ez diren gauzetan gastatzeko irrikan.
Ingurumena kolapsatzen ari den garaian, kutxa egiten jarraitzeko lurraren eta bizitzaren mugak gainditzen dituen sistema ekonomiko baten ondorioz, kontsumoaren oinarria hausnartzea premiazkoa da. Justizia-kontua da. Guztiari prezioa jartzen dion kapitalismo honen alternatiben bila ibiltzeak orokorki urritzea dakar, gutxiago kontsumitzea, berrerabiltzea, trukatzea eta beste opari motak egitea. Zergatik ez dugu denbora oparitzen?
Gelditzen ez den mundu kaotiko honen aurrean, non ez dugun ia tarterik besarkada bat emateko, momentutxu bat gelditzea eta daukagun denbora beste era batera erabiltzea erresistentzia modu bat da.
Gabonetarako opari bat egin nahi duzu? Denbora opari aparta eta iraultzailea izan daiteke. Paregabea. Errepikaezina.
Guk planto egiten dugu. Aski da gehiegikeriekin, bizitzeko modu desberdinak suntsitu eta inpaktu negatiboak sortzen dituztenak. Aski da gure harreman pertsonaletan materialak diren gauzen inposaketari. Aski da merkataritza afektua erakusteko modu bakarra izateari. Arreta jarri, denbora oparitu.
19ko Ekintza
“TipiTapa Bagoaz: Bizitza Iraunkorrietarantz” sozializazio eta komunikazio kanpainak Gabon desberdin baten alde egiten du, behintzat ez hain kontsumista. Horregatik Bilboko kaleetara aterako da abenduaren 19an, asteazkena, herritarrei gogorarazteko badagoela beste modu bat data hauek planteatzeko, gero eta gehiago kontsumo konpultsiboari loturik daudenak.
‘Kontsumismoaren aurrean planto” ekintzara gonbidatzen zaituztegu
Non: Don Diego Lopez de Haro Etorbidea, 7-9, Bilbo.
Kale Nagusiko El Corte Ingleseko ondoko espaloian.
Noiz: Abenduaren 19an, Ordua: 11etan
Desazkunde eta Ongizatearen sarea gizarte mugimenduetatik, GGKE-tatik, sareetatik eta sindikatuetatik etorritako erakunde talde batek osatzen du, eta egungo garapen ereduari alternatibak bilatzeko lanean dihardu, bizitza eta planetaren ardura erdigunean jarriz. Kanpainaren ardatzak desazkundea eta ongizatea begirada feminista batekin bizitzea dira. Sare honetatik aldaketetan inplikatu behar garela uste dugu, eta, horregatik, urtarrilaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko deialdia egiten dugu. Greba honek, besteak beste, kontsumo-ereduari buruz hausnartzera eta kontsumo-greba egitera gonbidatzen gaitu.