Datorren urriaren 15ean denBBora Sarearen V. jardunaldietan hartuko dugu parte. Oraingoan, gaia honakoa izango da: “Aparteko enpresa erantzunkideak”. Mugarik Gabek, Sarea osatzen duten beste entitate batzuekin batera, mahai-inguru batean parte hartuko du, azaltzeko erantzukizunak eta pertsonen zentralitateak funtsezko aldaketak sortzen dituztela langile eta entitateengan.
Mugarik Gabetik urteak daramatzagu ikuspegi feminista txertatzen egiten ditugun gauza guztietan eta egiteko moduetan. Adibide argia da Ikusezinean Bidaiatzen prozesuan egindako lan guztia.
Zentzu horretan, giltzarria da gure praktikak, harremanak eta antolakuntza prozesuak berrikustea. Halaber, elkarlanean aritzea/besteekin lan egitea/beste emakumeekin lan egitea, bestelako esperientziak ezagutzea eta ikasitakoa partekatzea ere konpromiso horren parte da, zeina proposatzen dugun uste dugulako entitateak aldatzen ez bagara, ez dugula eraldaketa sakonik lortuko oraindik hain indartsu dirauten genero desparekotasunak hausteko.