Bueltan gaude iadanik Euskal Herrian eta #TIPITAPAbagoaz Guatemala bidaiaren bigarren zatia kontau nahi dizuegu.
4. egunean Mujeres de Afedes eta Movimiento Nacional de Tejedoras Ruchajixik ri qana’ojbäl -eko emakumeekin egon ginen, hau esan ziguten:
- Gure ehunak koloniak erre ezin izan zituen liburuak dira
- Gure ehunak bizitzaren sarearen parte dira
- Gure arropa kapitalismoaren aurrean erresistentzia ekintza bat da
- Beharrezkoa da zapaldu gabe ekoiztu eta kontsumitu ahal izatea
Apur bat pentsaharazteko!!
5º egunean Cobán-era mugitu ginen, Alta Verapaz departamentuan. Bertan ASECSA formakuntza zentroa ezagutu genuen. Beraientzat osasuna ere lurraldearen defentsa da. Zentzu horretan borrokak ezin du norbanakoa izan, baizik eta kolektiboa, izan ere pertsona bat akatu daiteke baina ez kolektibo oso bat. Guatemalako estatuak porrot egin du eta bere legean enpresa haundien zerbitzura daude, ez herriaren zerbitzura. Florentico Perez Renace proiektu hidroelektrikoaren atzean dago, desplazamenduak eta kriminalizazioa sortzen dituena.
Hurrengo egunean Seconon komunitatea bisitatu genuen, bertan 38 emakumeko talde bat astero elkartzen da euren aurrezkiak komunean jarri eta euren artean mailegu txikiak emateko. Garantia bakarra hitza da baina beti bueltatu izan dute mailegua epean.
Emakume hauek ezin dituzte bankuetako maileguak bere gain hartu eta modu horretan komunitatean antolatzeak duen indarra eta finantza-sistemari alternatibak badaudela erakusten dute.
Doña Rus-en partzela ere ezagutu genuen, bera, elikadura burujabetzan formatzen egon ondoren, bere partzela propioan dibertsifikazioan oinarrituriko baratza ekologikoa jarri du martxan.
Asko ikasi genuen erresistentzia bi adibide hauetaz.
Ostiralean, uztailak 5, proiektu hidroelektriko baten aurrean erresistetzian dauden komunitate desberdinen ordezkarien asanblada batean egon ginen, aukera ederra izan zen euren borroka bertatik-bertara ezagutzeko.
Bertan atera diren ideietako batzuk hauek dira:
- Ez dugu dirudik behar, lurra behar dugu
- Lurra landu eta zaintzen duenarena da
- Diruak itxutzen gaitu, baina dirua amaitu egiten da eta lurrak betiko irauten du zaindu egiten badugu
- Zertarako nahi dugu hidroelektrika bat gure komunitatean gero argirik ez badugu?
- Guk ez dugu armarik, gure borroka ideiak eta pentsamendua dira
Azkenik larunbatean kartzelan egon ginen Bernardo Caal bisitatzen, bera kriminalizatua eta atxilotua izan da enpresa hidroelektrikei aurre egin eta Q’eqchi komunitatearen eskubideak defendatzeagatik. Gure babesa berari eta aurrera eramaten duen borrokari eman nahi izan genion horrela.
Igandean bidaiari amaiera eman genion eta Euskal Herrira bidaia hasi ginen.
Oraindik unkituta gaude bizi izan dugun guztiarekin, eskerrak eman nahi dizkiogu bidai hau esperientzia ahaztezin bat izatea posible egin duten pertsona, kolektibo eta elkarte guztiei. Beraieikin bat egin dugu, beraiekin emozionatu gara eta batez ere beraiei esker asko ikasi ahal izan dugu. Besarkada haundi-haundi bat danoi…laster ikusiko dugu elkar!!!!
Eta adi laster bidaiaren inguruan dokumental txiki bat izango dugu eta…