Gure lehen eguna Memoriaren Martxan parte hartu genuen Alianza Política Sector de Mujeres (@AlianzaSector) elkartearekin batera.
Memoriaren Etxea bisitatu dugu, bertan gazteekin batez ere lan egiten da Guatemalaren historiaren inguruan dagoen behin-betiko erakusketa baten bitartez.
Gero #CALDH bisitatu dugu, Giza Eskubideen inguruan lan egiten dute. Bertan Guatemalan genozidioaren aurka salaketa eta epaiketetan lan egin duen abokatu batek kontatzen zigun zein garrantzitsua den hori Memoria berreskuratzen joateko.
Gaur San Juan de Sacatepéquez-en egon gara AGIMS-eko lagunekin. Emakumeen eskubideen alde lanean ari dira eta euren lurraldearen defentsan Cementos Progreso enpresaren aurrean. Euren komunitateetan pairatzen dituzten arazoak azaldu zizkiguten, uraren falta kasu, “ura guretzako urrea da” esaten ziguten. ??
Eta hemen, bidaiaren aukezpena Maite gure lankidearen eskutik. Bidaia jarraitzeko #TIPITAPAbagoaz ez galdu ezer!!??