Diálogos Consonantes ekimenaren lehenengo edizioa Uruguain egin zen 2009 urtean, Montevideon hain zuzen ere. Ekimena, emakumeen giza eskubideen aldeko estrategiak lantzeko espazio bat da, eta bertan parte hartzen dute nazioarteko garapenerako kooperazio erakundeetako kideek, Nazio Batuen sistemako agentziek eta Latinoamerikako zein Karibeko emakume eta feministen mugimenduetako buruzagiek.

Diálogos Consonantes ekimenaren VIII. edizioa “Feminismo en los tiempos de ira” goiburuarekin egin zen (Mexiko Hiria, martxoak 26 eta 27). Topaketa, emakumeen giza eskubideak formulatzeko, eragiteko eta zabaltzeko herrialdeko egungo testuinguruak dakartzan erronka berriak aztertzeko deitu zen: eragile berriak, gai eta mobilizazio dinamika berriak, hainbat gobernutan emandako identitate politikoen aldaketa, eta abar.

Berdintasunaren ideia bera, bai eta hau sustatzen duten eragileek herritarren babes zabal eta masiboa dute, baina aldi berean sektore fundamentalista eta kontserbadoreen erasoa ere jasotzen dute. Azken horiek baliabide finantzario, sozial eta politiko ugari inbertitzen dituzte konkistatutako eskubideetan atzera egiten saiatzeko: gazteria bera eta jendarteko hainbat sektore ere euren autonomiarekin bateraezinak diren agendekin lotu nahi dituzte, bai eta emakumeak euren etxeetara bueltatu ere, espeziearen ugaltzaile izateko “mandatu naturala” bete dezaten.

Adierazpena osorik irakurri nahi baduzu egin klik hemen: (gaztelaniaz)

https://www.mugarikgabe.org/wp-content/uploads/2019/05/Declaración-DC-2019.pdf